#427 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 7. etapa

Demarek (GFD) Giro honetak 3. etapa garaipena lortu du

2020ko Italiako Giroko 7. etapa Demarek (GFC) irabazi du Sagan (BOH) eta Matthewsen (SUN) aurretik. Hirugarren garaipena, horrenbestez, frantziarrarentzat eta cliclaminoa indartu du. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Almeidak (DQT) jarraitzen du arrosaz; Pello Bilbao (TBM) bigarren oraingoz.

Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

Lan eginez gero, emaitza onak lor daitezke

Ez gaitu harritu. Espero zitekeen zerbait zen. Kontrakoa gertatu izan balitz ere normaltzat hartuko genukeen. Atzo eguerdian Carlos Sastrek prentsaurreko baten bidez agur esaten zion txirrindularitza profesionalari. 35 urterekin eta azkeneko 15ak kirol honi estuki lotuta.

1997an eman zion hasiera bere ibilbide profesionalari. Once taldearekin hasi zen, Manolo Saiz-en eskutik. Baina zalegoak CSC taldean hasi zenean ezagutu zion batez ere. 2003An Frantziako Tourrean etapa bat irabazi zuen (Pirinioetako lehena, eta agian oso ondo oroitzen naiz Tour hura ikusgarria izan zelako: Armstrong – Ullrich bataila, Zubeldia – Mayo Euskaltel-Euskadi tandema ikuskizuna emanez eta gainera Alpe d´Huez-en etapa poltsikoratuz, Belokiren erorketa eta ondorioz amerikarraren ziklo kros espektakulua…). Nik 2003ko uztaileko egun hartan ezagutu nuen Leganesen jaiotakoa baina El Barracon (Avila) finkatutakoa. Oso forma bitxian ospatu zuen etapa garaipena (eta era original batean): txupete bat atera zuen mailloteko poltsikotik eta ahoan sartu zuen. Ivan Bassoren alde lan egin arren Tour hartan, sailkapen nagusian 9. tokian amaitu zuen.

Continue reading “Lan eginez gero, emaitza onak lor daitezke”