Izan ez direnak

Iparraldeko Kanpainiaren aurreneko asteburua pasa da, eta honen biharamunean, kirol eta bizi-legeak agintzen duten moduan, euren garaileak (eta galtzaileak) ditugu hizketagai: Stannard eta Sky-ren lan bikaina Omloop Het Nieuwsblad-en, Boonen-en lasterketa pattala eta hurrengo eguneko erredentzioa Kuurne-Brusel-Kuurne-n OmegaPharma-k eman zuen erakustaldian, Belkin-en eta batez ere Vanmarcke-ren sentsazio onak, eta beste hainbat kontu.

Alabaina, larunbateko proba ikusgarriak lasterketaren irteeran izan zuen kontrapuntua, bertan behar zukeen bere semeetako baten omenez gordekotako minutuko isilunean. Ez da gainera zoritxarrez azken urteotako bakarra izan, eta txirrindularitzaren tenplu handia den Belgikak (Flandesek batez ere) ikusi du batez ere zerrenda beltz hau loditzen azken bosturtekoan. Horrexegatik, izan zirenen gainetik, izan ez zirenak (eta jada tamalez sekula izango ez direnak) ekarri nahi izan ditugu gogora gaurkoan. “Izan ez direnak” irakurtzen jarraitu

Badatoz harbidetako klasikoak

Izenburuak dioen bezala, heldu dira aurten ere harbidetako klasikoak. Asteburu honetan hasiko dira Belgikako klasikoak, Omloop het Nieuwsblad eta Kuurne-Bruxelles-Kuurne lasterketekin eta apirilaren 13ra arte hainbat klasiko jokatuko dira. Txirrindularitza zale askok esaten dute asteburu honetan hasten dela benetako denboraldia eta lasterketak hauek gainera, beste xarma bat dute. Flandriako zaletuek ikaragarri maite dituzte lasterketa hauek eta ikaragarria izaten da bertan izaten den ikusle kopurua. Garrantzitsuenak Flandriako Tourra eta Paris Roubaix izango dira eta faboritoen artean hiru aipatuko nituzke guztien gainetik: Cancellara, Sagan eta Boonen. “Badatoz harbidetako klasikoak” irakurtzen jarraitu

Tropela 2014: aldaketa esanguratsuak datoz


Duela ia 9 urte sortu zen Tropela.net proiektua eta baita berau elikatzen duen Tropela Elkartea ere. Euskal Herrian txirrindularitza proben inguruan dagoen afizioa probestuz, sarean euskarari txoko berri bat sortzeko asmoz ekin genion lanari. Hiru ardatz biltzen zituen proiektuak: EUSKARA, TXIRRINDULARITZA eta TEKNOLOGIA. Eta horrela, lagun askoren borondatezko lanari esker, kalitatezko zerbitzu bat eskainiz, milaka kide biltzen dituen Tropela osatu dugu. Eta zuon eskaerei kasu eginez Tropelaren zerbitzua ahalik eta onena izan dadin saiatzen gara.

Lan asko eta esfortzu handia eskatzen du honelako proiektu bat aurrera eramateak eta denbora luze bateko hausnarketa eta eztabaidaren ondoren, Tropelak bere bidea egiten jarrai dezan urrats esanguratsu batzuk ematea erabaki du. Urratsak urtero eman ditugu baina aurtengoa jauzia da, eta ez nolanahikoa.

1) Eleaniztasuna

Proiektuak Euskal Herrian duen arrakasta ikusita, beti izan dugu buruan euskaraz ez dakitenei ere parte hartzeko aukera eskaintzea eta Tropela mundu osora zabaltzea. Jakin badakigu beste herrialdeetako partaideak jada baditugula. Badakigu baita ere, badela sarean norbaitek sortutako laguntza-hiztegirik, bertan, Tropelako hitzak gaztelaniara itzulita dituena lagunei Tropelan parte hartzea errazteko. “Tropela 2014: aldaketa esanguratsuak datoz” irakurtzen jarraitu

Oin hutsik, baina goxo-goxo

Ateak itxi zitzaizkien, eta oin hutsik gelditu ziren. Haiek, ordea, ez zuten atzera begiratu: beti aurrera. Atzerriko herrialde batera joan ziren lana egitera –bai, lana egitera-. Ez da erraza guztia sorterrian utzi eta munduaren beste aldera joatea. Baina ilusioa zuten gidari hiru euskaldunek; horregatik ez zuten atzera begiratu, beraien lana txukun egiteko gogoa eta gaitasuna zutelako.

Orain, Mikel Bizkarra, Juanjo Oroz eta Pablo Urtasun bidearen erdian daude; ez aurrera, ez atzera. Aste honetan jakinarazi du Txileko PinoRoad taldeak denboraldia eten behar duela, hemen jatorrizko adierazpena. Taldeko managerrak, Juan Pablo Pinok, dirua hartu eta ihes egin du. Txirrindulariak noraezean gelditu dira: hain sinplea da, hain erraza. Inork ez daki non dagoen, eta ez die telefono-deiei erantzuten. Taldeak aurrera jarraituko badu, ahalik eta azkarren, 330.000 euro bildu behar dituzte teknikoek eta txirrindulariek. “Oin hutsik, baina goxo-goxo” irakurtzen jarraitu

itzulia.net: Tropela Euskal Herriko Itzuliarekin elkarlanean

Itzulia.net webgunea
Ostiralean jarri genuen martxan Euskal Herriko Itzuliaren webgune berria: itzulia.net. Webgune berri hau Euskadi Txirrindularitza Antolakuntzak-en eta Tropela Elkartearen arteko elkarlanaren fruitua izan da.

Gure ustez, Euskal Herriko Itzuliak Interneteko egungo beharretara egokitu beharra zuen. Hori dela eta, gure ekimenez, antolakuntzarekin harremanetan jarri ginen moldaketa horiei aurre egiteko eta, nola ez, euskarari falta zitzaion presentzia emateko, zer egin zitekeen mahai gainean jarriz. “itzulia.net: Tropela Euskal Herriko Itzuliarekin elkarlanean” irakurtzen jarraitu