Buelta erdia eman zuen ziklista

ViettoAstelehenean, ehun urte beteko dira Rene Vietto jaio zenetik. Viettok ez zuen Frantziako Tourra behin ere irabazi, baina ziklismoak emandako lehen idoloetako bat izan zela esan daiteke.Viettok hainbat lasterketa irabazi zituen, tartean Tourreko zortzi etapa, baina jendeak maite zuen bere taldekideen mesedetan egindako lan handiagatik. Horren adibide, 1934ko Tourrean gertatutakoa: Perpignan eta Aix Les Thermesen arteko etapan, Antonin Magne Frantziako taldeburua zen, Viettoren nagusia alegia, eta arazo mekaniko bat tarteko, estu eta larri zebilen. Hori horrela, Viettok itxaron eta bere gurpila utzi zion. Denbora asko alferrik galdu zuen Viettok beste gurpila bat lortu arte; badago egun hartako irudi hunkigarririk sarean eta aldizkari zaharretan:Rene ageri da negar malkotan.

“Buelta erdia eman zuen ziklista” irakurtzen jarraitu

Hamar urte Pantani gabe

Marco Pantaniren aldeko pintada

1995ean deskubritu nuen ilerik gabeko tipo bat, txikia. Bi sailkapen egin baziren: Indurain-Olano lehia eta besteak, Italiar bandera defendatzen zuen txirrindulari hark beste lasterketa hartan lehena gelditu zen. Bikote euskaldunari aurre egin zion duintasun handiz Atacamako Munduko Txapelketako Txirrindularitza Txapelketan. Hirugarren gelditu zen lasterketa hartan. Podiumean euskaldunekin batera Marco Pantani italiar txikia.

Hortik 3 urtera Giroan erakustaldia eman ondoren eta bere egin maglia larrosa Frantziako Tourrean parte hartu zuen. Ullrich zen faborito nagusia baina ikusteko zegoen zertarako gai zen italiar txikia. Uztailean, maiatzean bezala: erakustaldia. Tropelari hala ere asko kostatu zitzaion Parisera heltzea Festina kasuaren urtea izan baitzen. “Hamar urte Pantani gabe” irakurtzen jarraitu

Europara hurbiltzen ari dira

Kirsten Wild Qatarko Itzuliko 4. etapa irabaztenMunduko txirrindularirik onenak gero eta gertuago dituzte urteko zitarik garrantzitsuenak, baina lehenago azken urteetan ohitura izaten ari den bezala Europan sartu baino lehenago zenbait bidaia gauzatu behar dituzte lehen pedalkadak emateko lehiaketetan.

Aste honetan ospatu dira emakumezkoetan Qatar-ko Ladies itzulia eta gizonezkoetan Dubai-koa. Txirrindularitza gosea txikitu egin zaigu 2014ko denboraldi interesgarri honen aurrean.

“Europara hurbiltzen ari dira” irakurtzen jarraitu

La Course. Emakumezkoak ere Eliseo Zelaietan eta Tropelan

La Course. Frantziako Tourraren eskutik97.000 sinadurek dute errua, batez ere. Baita sinadurak jaso dituen Le Tour Entier ekimenak, ekimen honi aurpegia jarri dioten Marianne Vos, Emma Pooley, Kathryn Bertine eta Chrissie Ann Wellington kirolariek zein kargua hartu berri duen Brian Cookson UCIko buruak berberak ere. “La Course. Emakumezkoak ere Eliseo Zelaietan eta Tropelan” irakurtzen jarraitu

Horner eta Samu arnasestuka

Atzo jakin genuen Samuel Sanchezek – azkenean – aurtengo denboraldirako taldea aurkitu duela. Aurreko astean, berriz, Horner izan zen etorkizun hurbilari bide orria egin ziona.

#postEuskaltel garai honetan Samuk berak ere ez zuen usteko horrenbeste lan izango zuenik talde bat aurkitzeko. Pekinen urrea lortu izanak, Tourreko podiumean sartu izanak – Contadorren garaipena baliogabetu ondoren -, baita Vueltako podiumean ere, hainbat etapa garaipen lortu izanak- iaz Dauphineko 7. etapa irabazteak a ze arnasa eman zion Euskalteli! – … balantza bere alde jartzeko moduko argudioak badirudite ere, ez dio uste bezain beste lagundu nire ustez. Adina? 36 urte beteko ditu asteazkenean, Evans baino urtebete gazteagoa da eta Horner baino 6 urte t’erdi! Baina ez da kontua adina bera bakarrik, adina eta bere ibilbidea, bien konbinazioa baizik.

Inork gutxik ukatuko du Samu txirrindulari bikaina dela, edo izan dela behintzat. Kontua da profesional mailan eman dituen 14 urteak talde berean eman dituela, Euskaltelen. Eta Euskaltel talde berezia izateaz gain, taldea Samuren inguruan eratu izan da urtez urte. Ez zait iruditzen gainontzeko taldeei, beraiek liderrak eta egiturak jada finkatuta dituztela, Samu txirrindulari “erakargarria” egingo zaienik. BMCrentzat berarentzat ere hain interesgarria ez delakoan nago, baina izango ditu bere arrazoiak fitxaketa hau egiteko, marketing arrazoiak kasu.

“Horner eta Samu arnasestuka” irakurtzen jarraitu