Hegemonia guda lehertu da

Pasa den astean lehertu zen orain arteko isiltasuna. Euskadi-Murias taldeko arduradun bat kexu agertu zen medioen aurrean. Euskadi Fundazioa eta Orbea jarri zituen jomugan, lagundu baino, oztopatu egiten dutelakoan beren jarduna. Arrazoia duen ala ez, ez dakit, ezta esan zituenak zenbateraino diren egiak. Baina hala balitz ere, ez dut ulertzen kexu agertzeko jarrera hori. Euskadi-Murias […]

Oin hutsik, baina goxo-goxo

Ateak itxi zitzaizkien, eta oin hutsik gelditu ziren. Haiek, ordea, ez zuten atzera begiratu: beti aurrera. Atzerriko herrialde batera joan ziren lana egitera –bai, lana egitera-. Ez da erraza guztia sorterrian utzi eta munduaren beste aldera joatea. Baina ilusioa zuten gidari hiru euskaldunek; horregatik ez zuten atzera begiratu, beraien lana txukun egiteko gogoa eta gaitasuna […]

Euskal txirrindularitzaren ajea

Zur eta lur geratu nintzen igande arratsaldean Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia saioa entzuten. Igandero bezala Migel Madariaga zuten solaskide eta datorren urtean euskal talde profesional edo kontinental bat errepidean ikusteko aukeraz galdetu zioten. Horraino, espero zitekeena. Baina kazetaria berarengana iritsi diren zurrumurruak zerrendatzen hasi zenetik ez dut solasaldi hori burutik kendu. 4 proiektu omen […]

Afizionatuetako kafea

Iaz 30 urte bete eta gero, aurtengoan 32. urteari ekin nahi dio afizionatutako Cafes Baque txirrindulari taldeak. Gaur aurkeztu dute 15 txirrindulariz osatu duten aurtengo taldea Durangoko egoitzan. Txirrindulari hauetatik 6 elite mailakoak eta gainontzekoak 23 urtez azpikoak. Elitekoen artean Igor Romero mutrikuarra aurkitzen da. Aurreko bi urteetan Orbea-Oreka taldean izan bazen, orain afizionatuetan korritzea […]

Euskal Bizikleta, ostiraletik igandera bitarte.

Aste honetako azkeneko hiru egunetan jokatuko da Euskal Herrian lehiatzen den profesionaletako bigarren itzulia. Azken urteotan txirrindularitzak bizi izan duen aldaketa dela medio (UCI Pro Tour zirkuitu famatua batik-bat) parte hartzaileen mailak behera egin du nabarmen, eta horrek sortutako arazoek alor ekonomikoan izan zuten eragina. Horrenbestez, hiru egunetako formatu honi ekitea beste aukerarik ez zuen […]

Euskaltel: -7 +2

Zubek aurreratu zigun Unai Etxeberria eta Andoni Aranagak Euskaltel-Euskadin ez zutela jarraituko eta Egoi Martinezek aukerak zituela taldean izateko hurrengo urtean beranduago konfirmatu zen bezala. Aste honetan -2 +1 eragiketei -5 +1 eragiketak gehitu behar zaizkie, eta beharbada +2. -5 horiek Joseba Zubeldia, Iban Mayoz, Aketza Peña, Iban Iriondo eta Unai Uribarrik osatzen dute. Haimar […]