Lokatza garbitzeko momentua

Artikulu askoren protagonista bilakatu da Mathieu Van der Poel gazte herbeheretarra. Lokatzetan lorturiko lorpenei esker maiz aipatu izan da. Hain zuzen ere, 2015ean munduko txapelduna izan zen ziklo-krosean, eta aurretik lorpen bera izan zuen junior mailan (2012 eta 2013an). Hori gutxi balitz, 2013an ere errepideko munduko txapelketa irabazi zuen, hau ere junior mailan. 22 urte […]

Aurre analisia: 4. etapa, Seraing / Cambrai (223.5 km)

Gutxika gutxika badoa Tourra martxa hartzen eta 4. etapa, etapa handia da oso, inflexio puntu bat izan daitekeen harbideetako etapa. Belgikako mugak atzean utziz, Frantzian sartzen da Tourra. Iaz gertatutako ikusirik, aurten ere harbideetako ikuskizun handiarentzat etapa bat gorde dute antolatzaileek eta esan beharrik ez dago etapa garrantzitsu baten aurrean gaudela. Tourreko etaparik luzeena izango […]

Sir Wiggoren azken guda

Ez natzaizue lasterketa azaltzen hasiko. Ez dizuet ez profila, ez ibilbidea esplikatuko. Badakizue Paris-Roubaix zer den. Betikoa. Sekretu gutxi, baina era berean, ezagutza eta esperientzia asko eskatzen dituen klasiko handia. Gustoen arabera doa, baina gehienontzat, Liege-Bastogne-Liege eta Flandriako Itzuliarekin lehian, urteko lasterketa garrantzitsuena. Aurtengoan baina, Cancellara ez dugu izango irteeran. Ezta Boonen ere, azken hamarkadan […]

Badatoz harbidetako klasikoak

Izenburuak dioen bezala, heldu dira aurten ere harbidetako klasikoak. Asteburu honetan hasiko dira Belgikako klasikoak, Omloop het Nieuwsblad eta Kuurne-Bruxelles-Kuurne lasterketekin eta apirilaren 13ra arte hainbat klasiko jokatuko dira. Txirrindularitza zale askok esaten dute asteburu honetan hasten dela benetako denboraldia eta lasterketak hauek gainera, beste xarma bat dute. Flandriako zaletuek ikaragarri maite dituzte lasterketa hauek […]

København ’11: hamar izen, ortzadar bakarra.

Urteko zitarik handienetakoa hemen da jada. Astebete baino ez da falta datorren urtean zehar ortzadar maillota soinean zeinek eramango duen jakiteko. Honezkero gehientsuenok jakingo duzuen bezala, Kopenhage-ko ibilbideak gogortasunerako tarte gutxi eskaintzen du, Munduko Txapelketa Danimarka-ko hiriburuan jokatzearen ondorio. Hala ere, zailtasun txiki horietako bat helmugan egoteak batzuen eta besteen aukerak baldintzatuko ditu. Horrela bada, […]

2010ari errepasoa (XI): Michael Rogersek pauso bat aurrera Kalifornian

Gero eta indar eta ospe gehiago lortzen ari den lasterketa da Kaliforniako Tourra. Txirrindularitza amerikar herrialde honetan lortzen ari den indarrari jarraiki, gertu gertutik jarraitu beharreko proba bihurtu da. Italiako Giroan parte hartzen ez duten tropeleko txirrindulari garrantzitsuenak hara joaten dira, Frantziako Tourrerako prestaketa gisa. Azken bi urtetako gizonik azkarrenak irabazi zuen lehen partziala. Eroriko […]

2010ari errepasoa (II): Contador jaun eta jabe Paris-Nicen

Paris-Nice espainiarren jabego pribatua bilakatzen hasi da. 2007an Contadorrek eta 2009an Luis León Sánchezek irabazi ostean, aurtengo ekitaldian berriro Contador gailendu zen, podiumean beste bi espainiar zituelarik alde banatan: Alejandro Valverde eta Luis León Sánchez bera. Urtero bezala denboraldiko etapetako lehen itzuli handia izango zen hartan, ibilbide klasiko xamarra diseinatu zuten antolatzaileek. Beharbada, Mont Faron […]

Tourreko multzoen azterketa: besteak (VII)

Ez da erraza azken multzo honetan 6 txirrindulari aukeratzea. Pentsatuko duzuen bezala ez ditut guztiak banan aipatuko. Sorpresa zein izango den ez dakidanez, erabiltzaileek gehien aukeratu dituzten txirrindulariak aipatu nahiko nituzke. Nabarmen aukeratu dituzuenak Brajkovic (%43,3, Radioshack) , Van den Broeck (% 39,1, Silence-Lotto) , Luis Leon Sanchez (% 54,6, Caisse D’Epargne) eta Joaquim Rodriguez […]

Paris-Niza 2010 lan erditan?

Nire iritzian, gaur hasi da Paris-Niza irabazteko lehia. Ez nuen oso garbi gizonik indartsuenak zeintzuk izango ziren Contador salbu. Gaurkoan Contadorrek lasterketa irabazi nahi duela argi utzi du eta orain arte genituen zalantza batzuk argitzen doaz. Igandeko erlojupekoan Boomek ezustekoa emanda irabazi zuen eta lidergoa lortu. Berak ere hala aitortu zuen. Voigtek era lasterketaren lehian […]

2010eko taldeen analisia (XI): Rabobank, finantza krisiak ere hondora ezin dezakeen talde klasikoa

Aldaketa gutxirekin dator aurten Rabobank talde herbeheretarra. Steven Kruijswijk eta Dennis Van Winden igo dituzte talde filial kontinentaletik. Eta fitxaketen faltan, Pedro Horrillo izan da aurre denboraldian zeresana eman duen txirrindularia. Jarraitzeko eskaintza mahai gainean zuen, baina profesionaletan aritzeko maila berreskuratu ezingo duela jabeturik, lasterketak albo batera uztea erabaki zuen ermuarrak. Ez du baina bizikleta […]