Lokatza garbitzeko momentua

Artikulu askoren protagonista bilakatu da Mathieu Van der Poel gazte herbeheretarra. Lokatzetan lorturiko lorpenei esker maiz aipatu izan da. Hain zuzen ere, 2015ean munduko txapelduna izan zen ziklo-krosean, eta aurretik lorpen bera izan zuen junior mailan (2012 eta 2013an). Hori gutxi balitz, 2013an ere errepideko munduko txapelketa irabazi zuen, hau ere junior mailan.

Aurre analisia: 4. etapa, Seraing / Cambrai (223.5 km)

Gutxika gutxika badoa Tourra martxa hartzen eta 4. etapa, etapa handia da oso, inflexio puntu bat izan daitekeen harbideetako etapa. Belgikako mugak atzean utziz, Frantzian sartzen da Tourra. Iaz gertatutako ikusirik, aurten ere harbideetako ikuskizun handiarentzat etapa bat gorde dute antolatzaileek eta esan beharrik ez dago etapa garrantzitsu baten aurrean gaudela. Tourreko etaparik luzeena izango […]

Sir Wiggoren azken guda

Ez natzaizue lasterketa azaltzen hasiko. Ez dizuet ez profila, ez ibilbidea esplikatuko. Badakizue Paris-Roubaix zer den. Betikoa. Sekretu gutxi, baina era berean, ezagutza eta esperientzia asko eskatzen dituen klasiko handia. Gustoen arabera doa, baina gehienontzat, Liege-Bastogne-Liege eta Flandriako Itzuliarekin lehian, urteko lasterketa garrantzitsuena. Aurtengoan baina, Cancellara ez dugu izango irteeran. Ezta Boonen ere, azken hamarkadan […]

Has dadila festa!

Omloop Het Nieuwsblad, edo garai batean Het Volk bezala ezaguna zena, larunbat honetan ospatuko da, eta berarekin hasiko da 2015ko txirrindularitza profesional ibilaldia. Nik hala kontsideratzen dut behintzat, orain artekoak denboraldian zehar izango diren beste lasterketetako prestaketa lasterketak izan baitira (arabiar lasterketak, Andaluzia, Algarve…), eta ez helburu zehatzak. Izan ere, udaberriko klasikoetan buru-belarri murgiltzen diren […]

Badatoz harbidetako klasikoak

Izenburuak dioen bezala, heldu dira aurten ere harbidetako klasikoak. Asteburu honetan hasiko dira Belgikako klasikoak, Omloop het Nieuwsblad eta Kuurne-Bruxelles-Kuurne lasterketekin eta apirilaren 13ra arte hainbat klasiko jokatuko dira. Txirrindularitza zale askok esaten dute asteburu honetan hasten dela benetako denboraldia eta lasterketak hauek gainera, beste xarma bat dute. Flandriako zaletuek ikaragarri maite dituzte lasterketa hauek […]

Kontuak kontu, ziklokrosik onena Igorreko Munduko Kopan

Beste urte betez, lokatzgaineko txirrindularitzaren ikuskizun handiak munduko espezialistarik onenak ekarriko dizkigu Euskal Herrira, azken orduko albiste ezkorrek gure lurretan dugun ziko-kros probarik handienaren egunerokotasuna astindu badute ere. Ostegunean Zdenek Stybar munduko txapeldunak zitan egongo ez zela jakinarazi zuen; gabonak arte gutxi gora behera lehiaketatik kanpo egon beharko du, belaunean azkeneko asteotan izaten ari den […]

Ziklo-krosaren katea, berriz ere bueltaka

Urteroko legez, larunbat honetan jokatu den Lonbardiako Giroak eman dio amaiera errepideko denboraldi nagusiari (artean Japongo Kopa geratuko da, eta beste lasterketaren ere, bigarren mailakoa nolanahi ere), eta horrekin batera ziklokros-ak bere ateak parez-pare irekiko dizkigu. Gilbert-ek Italiako iparraldean eginikoak beste baterako utzi eta neguko espezialitateari gainbegiratua emango diogu honenbestez. Berez denboraldia hasia da; dena […]

Belaunaldi aldaketa amaitzear dagoen ziklokros denboraldian

Igandean ospatuko da Tabor (Txekian) 2010ko Munduko Ziklokros Txapelketa eta bertako herritar bat, Zdenek Stybar, izango da irabazteko hautagai nagusietako bat. Niels Albert flandriarra izango da bere aurkari handiena. Biak izan dira azken egunerarte Munduko Kopan lehian ibili direnak. Azken froga Albert-ek irabazi zuen baina ez zuen nahikoa izan sailkapen orokorra irabazteko. Stybarrek 2. postuarekin […]

Iparraldeko ortzadarraren bila

Errepide gaineko denboraldiaren hasiera lau haizetara zabaldu den honetan (Lance Armstrong-en itzulerak eraginda berez lasterketek duten garrantziak baino), ziko-krossarena bere amaierara ari da iristen, isilean, ohi bezala. Espezialitatearen puntu gorena heltzeke da oraindik ordea, asteburu honetan jokatuko baitira Herbeeretako Hoogerheide-n Munduko Txapelketak. Urteroko legez, proba nagusia gizonezkoen elite mailakoa izango da. Iaz Trevison txapeldun izan […]