Izan ez direnak

Iparraldeko Kanpainiaren aurreneko asteburua pasa da, eta honen biharamunean, kirol eta bizi-legeak agintzen duten moduan, euren garaileak (eta galtzaileak) ditugu hizketagai: Stannard eta Sky-ren lan bikaina Omloop Het Nieuwsblad-en, Boonen-en lasterketa pattala eta hurrengo eguneko erredentzioa Kuurne-Brusel-Kuurne-n OmegaPharma-k eman zuen erakustaldian, Belkin-en eta batez ere Vanmarcke-ren sentsazio onak, eta beste hainbat kontu. Alabaina, larunbateko proba […]

2010eko taldeen analisia (I): Ag2r La Mondiale, usoaren eta otsoaren arteko espezie borrokalaria

Frantziar txirrindularitzak UCI-ren hierarkiaren gorengo mailan izango dituen bi taldeetako bat izango da aurten Ag2r La Mondiale taldea. Euren talderik nazioartekoena izanagatik, etxetik kanpo hortzak erakusten kosta egiten zaie Vincent Lavenu-ren mutilei, beren egutegiaz haratago helburuak jartzen badituzte ere. Aurten ere ildo beretik jarraituko duenaren itxura dauka. Linealtasun hori apur lezakeena, taldeko buruen artean, Nicolas […]