Rogersek ere klenbuterola odolean

Izenburu gordina jarri diot berri honi, baina uste dut garai hauetan dopinaren aurkako jarrera gogorragoa hartu beharrean garela.

Txirrindularitza aldatzen ari dela lau haizetara zabaltzen duten honetan, Rogers australiarrak positibo eman duela jakin berri dugu. Zerekin eta klenbuterol sustantzia aski ezagunarekin, bestela galdetu Irungo harakinari. Baina ez da kontua hor geratzen, izan ere Rogers Contadorren taldekidea izan baita aurtengo urte honetan eta ondo dakigun moduan Contadorrek sustantzia berarekin eman zuen positibo orain 3 urte. B lagina eskatzeko aukera izango du Saxokoak, baina zer gertatuko den nahiko argi dut nik behintzat.

Tinkovek hartu du Riisen taldearen jabetza berriki. Errusiarrak hasiera traketsa izan duela agerian da. 2014a ere hain oker joango ote zaie?

Berdintasuna ote Madariagaren ekarpenetako bat euskal txirrindularitzari?

Merezitako egurra jaso du azkenaldian Migel Madariagak hainbat lekutan. Bai berak eta bai zaleak lotsarazten gaituzten beste hainbatek ere. Migelek etsaiak nonahi ikusteko joera ere ezaguna da, baita hurbilen dituenengandik jasotzen dituen neurriz kanpoko loreak ere. Ez dago erdibiderik. “Berdintasuna ote Madariagaren ekarpenetako bat euskal txirrindularitzari?” irakurtzen jarraitu

Bertsolari txapelketan ere txirrindularitza hizpide

Ostiralean elkarteko zenbait kide afaltzeko hitzartuak ginen Ipintza sagardotegian. Jakingo duzuen moduan Ipintza gure babesleetako bat da eta hori da arrazoi nagusia bertan biltzeko jaki, sagardo eta giro paregabeaz gain.

Agin Laburu bertsolaria da Ipintza sagardotegiko arduraduna eta zalantzarik gabe Tropelaren jarraitzailerik leialenetakoa. Zorionez ostiraleko elkarretaratzean Agin bera ere gurekin izan genuen. Ez dakigu ostiraleko afariak zenbateraino baldintzatuko zuen, baina atzo Maule-Laxterren jokatu zen bertsolari txapelketa nagusiko finalaurreko kartzelako gaian -“Nehork ez zuen espero baina lortu egin duzu”- Agin txirrindulari profesional bilakatu zen eta ondorengo bertso hauek abestu zituen: “Bertsolari txapelketan ere txirrindularitza hizpide” irakurtzen jarraitu

Eskola zaharreko txirrindularitza

Duela 15 eguneko post-ean hainbat ideia mahai gainean jartzen nituen. Ez nuen esperantza handirik euskal txirrindularitzaren geroan, Ner Group-en izena agertu zen egunean aitortu nuen bezala. Baina poztu nintzen. Gehiegi. Gaur amorratu naizen bezala. Nahikoa da. Egoera surrealistak bizitzen ari gara, egoera berez dena baina askoz tristeagoa egiten dutenak.

Lehenik Euskaltel izan zen atzeko atetik irten zena eta Igor Gonzalez de Galdeano ipurdi bistan utzi zuena. Nik uste, orain dakigunagatik, Fernando Alonsoren saiakeraren ostean oraindik ulergaitzagoa dela enpresak azken urtean erakutsi duen axolagabekeria eta noraeza. Gero Ner Group etorri da esperpentua osatzera. Aholkulari guru baten inguruan osatutako enpresa elkarte bat da. Ez da enpresa talde bat enpresa ikuspegi batetik, hots, jabe bera dutenak edo jabetzaren zati bat elkarbanatzen dutenak. Era sinple batean esateko, enpresa lagun batzuen arteko elkarte bat da, balore batzuk amankomunean dituztela dioten lagun taldea. Mihi gaiztoenek diotenez Saratxagaren bezero izateaz gain gauza gutxi omen dituzte amankomunean. “Eskola zaharreko txirrindularitza” irakurtzen jarraitu

Euskal txirrindularitzaren ajea

Euskaltel-EuskadiZur eta lur geratu nintzen igande arratsaldean Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia saioa entzuten. Igandero bezala Migel Madariaga zuten solaskide eta datorren urtean euskal talde profesional edo kontinental bat errepidean ikusteko aukeraz galdetu zioten. Horraino, espero zitekeena. Baina kazetaria berarengana iritsi diren zurrumurruak zerrendatzen hasi zenetik ez dut solasaldi hori burutik kendu. “Euskal txirrindularitzaren ajea” irakurtzen jarraitu