Hegemonia guda lehertu da

Pasa den astean lehertu zen orain arteko isiltasuna. Euskadi-Murias taldeko arduradun bat kexu agertu zen medioen aurrean. Euskadi Fundazioa eta Orbea jarri zituen jomugan, lagundu baino, oztopatu egiten dutelakoan beren jarduna. Arrazoia duen ala ez, ez dakit, ezta esan zituenak zenbateraino diren egiak. Baina hala balitz ere, ez dut ulertzen kexu agertzeko jarrera hori.

Txomin Juaristi: “Euskal Herrian maila ona ikusten dot”

>>Estreineko denboraldi hasieran, maila onean aritu da 22 urteko Markinarra<< Badirudi Euskal Herriko txirrindularitza berpizten ari dela. Euskaltel taldearen agurraren ostean, gazteek goi mailako lasterketa batzuetan egoteko aukera dute bai Euskadi Basque Country Murias (Profesional Continental) eta Euskadi Fundazioaren (Continental) eskutik. Bigarren hau azken urteetan afizionatu mailan igaro ondoren, aurrera pausoa eman du Mikel Landaren […]

Orange eta Amena euskal txirrindularitzan interesa jarrita [inozentada]

Azken asteetan gure blogean asko aritu gara euskal txirrindularitzaren inguruan. Beno, asko aritu da Eneko Garate eta benetan irakurgai interesgarriak utzi dizkigu. Oraindik ez badituzu irakurri garaiz zabiltza. Jakingo duzuen moduan 2018ko denboraldian Murias taldea Continental Profesional kategorian izango da eta Euskadi Fundazioa, berriz, Continental, Murias baino maila bat baxuago. Orain gutxi jakin dugu Euskadi […]

Euskal Txirrindularitzaren pentsamendu bakarra (4). Taldeentzat proposamenak

Astelehenean proposamen orokor batzuk egin genituen euskal administrazioei begira. Baina erabat okerra iruditzen zait lupa haiengan bakarrik jartzea. Are gehiago, euskal txirrindularitzan, onerako edo txarrerako, gertatu(ko) denaren ardura nagusia kirol horretan lanean diharduten eragileena da. Hausnarketa hauetan txirrindularitza profesionalaz dihardugunez, haiei zuzenduko nizkieke proposamen hauek. Esan beharrik ez, aurreko postak irakurri badituzue, begi-bistakoa dela Euskadi-Murias […]

Euskal Txirrindularitzaren pentsamendu bakarra (2)

Proiektu bateratua amestea zilegi da. Baina eraginkortasunaren aldetik, eta euskal txirrindularitzaren oraingo egoerari zein azken pare bat hamarkadetako hainbat esperientziei begira, proiektu bakar edo bateratu hori agian ez da estrategia zuzenena txirrindularitzaren garapenari dagokionez. Adibide batzuekin azaltzen saiatuko naiz, txirrindularitzan ere, 1+1 askotan ez direlako 2ra ere iristen, batik bat gure herrian. Eusko Jaurlaritzak Euskal […]

Euskal Txirrindularitzaren pentsamendu bakarra (1)

Atzo, Andoni Urbistondo kazetariak zale askok buruan dituen hainbat galdera jarri zituen paperean Gara egunkarian. Aztergai izan zuen 2018an euskal txirrindularitzan emango den berrikuntza nagusienetako bat: Euskadi-Murias taldearen saltoa profesional mailara eta Euskadi Fundazioaren aro berria, Mikel Landaren gidaritzapean eta berriro kontinental mailan. Baina begirada zabaldu eta 2019an ere jarri zuen jomuga: «Zein izango da 2019ko […]

Euskadi Fundazioa: iraganeko proiektu berria

“Objektibo nagusia Fundazioak bere garaian hasitako bidea berreskuratzea da, taldea profesional mailara bueltatzea da” zioen Miguel Madariagak Bilboko Guggenheim Museoan egindako aurkezpenean. EDP-Euskadi Fundazioa ekitaldi honetan bere etapa berri honetan duten “gosea” eta nahiak adierazi zituzten han bildu ziren lagun eta komunikabideei. Bere 23. urtean, ekipoaren gaztetasuna nabarmen da non 1995 eta 1996. urtean jaiotakoek […]

Murias Taldearen lehen pedalkadak

Jon Odriozola oñatiarrak zuzentzen duen taldeak Gasteizen egindako kontzentrazioaren ondoren, lasterketarako prest dago. “Hau nire ametsa da” aipatu du Odriozola-k, baina egia esanda ametsak ez dira errez egi bihurtzen, gogor lan egin behar da horretarako. Zalantza izpirik gabe lorpen handia da, Murias Taldeak Mallorcako Challenge-an egotea baina lasterketetan euskaldun talde berriak badu errepidean anbizio hori […]

Oin hutsik, baina goxo-goxo

Ateak itxi zitzaizkien, eta oin hutsik gelditu ziren. Haiek, ordea, ez zuten atzera begiratu: beti aurrera. Atzerriko herrialde batera joan ziren lana egitera –bai, lana egitera-. Ez da erraza guztia sorterrian utzi eta munduaren beste aldera joatea. Baina ilusioa zuten gidari hiru euskaldunek; horregatik ez zuten atzera begiratu, beraien lana txukun egiteko gogoa eta gaitasuna […]

Berdintasuna ote Madariagaren ekarpenetako bat euskal txirrindularitzari?

Merezitako egurra jaso du azkenaldian Migel Madariagak hainbat lekutan. Bai berak eta bai zaleak lotsarazten gaituzten beste hainbatek ere. Migelek etsaiak nonahi ikusteko joera ere ezaguna da, baita hurbilen dituenengandik jasotzen dituen neurriz kanpoko loreak ere. Ez dago erdibiderik.