itzulia.net: Tropela Euskal Herriko Itzuliarekin elkarlanean

Itzulia.net webgunea
Ostiralean jarri genuen martxan Euskal Herriko Itzuliaren webgune berria: itzulia.net. Webgune berri hau Euskadi Txirrindularitza Antolakuntzak-en eta Tropela Elkartearen arteko elkarlanaren fruitua izan da.

Gure ustez, Euskal Herriko Itzuliak Interneteko egungo beharretara egokitu beharra zuen. Hori dela eta, gure ekimenez, antolakuntzarekin harremanetan jarri ginen moldaketa horiei aurre egiteko eta, nola ez, euskarari falta zitzaion presentzia emateko, zer egin zitekeen mahai gainean jarriz.

Hizketaldi haietan webgune propio bat sortzea ere mahai gainean jarri zen, baina antolakuntzak diru eta giza-baliabide falta tarteko, aurre egin ezin zion zerbait zela zioen. Egoera horretan, Tropelak behar ziren giza-baliabideak jartzea eta egin beharreko inbertsioak egitea erabaki zuen proiektua aurrera eramateko. Bi ziren gure helburu nagusiak: lasterketak mundu mailako proiekzioa izatea webgune propio baten bidez eta bertan, euskararen presentzia bermatzea. Hori dela eta, atzo abian jarri genuen webgunea lau hizkuntzatan izango da: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.

Atzo jarri genuen martxan webgunea baina oraindik hainbat hobekuntza ditugu egiteko. Datozen egunetan hobekuntza hauek gehitzen joango gara, webgunea World Tour mailako lasterketa baten webgune ofizialari dagokion mailan egon dadin. Webgunean gaur arte ikusitakoa zuen gustukoa izango dela espero dugu eta baita hurrengo egunetan egingo ditugun hobekuntzak ere.

Webgunean publizitatea txertatzearen beharra

Ikusiko zenuten itzulia.net webgunean publizitatea txertatu beharrean aurkitu garela. Webgunearen finantzaketa bermatu asmoz publizitatea atal garrantzitsua izatea espero dugu. Hori dela eta, norbait webgunean publizitatea txertatzeko interesatua balego, jar dadila gurekin harremanetan, mesedez. Ongi etorria izango da.