Badatoz harbidetako klasikoak

Izenburuak dioen bezala, heldu dira aurten ere harbidetako klasikoak. Asteburu honetan hasiko dira Belgikako klasikoak, Omloop het Nieuwsblad eta Kuurne-Bruxelles-Kuurne lasterketekin eta apirilaren 13ra arte hainbat klasiko jokatuko dira. Txirrindularitza zale askok esaten dute asteburu honetan hasten dela benetako denboraldia eta lasterketak hauek gainera, beste xarma bat dute. Flandriako zaletuek ikaragarri maite dituzte lasterketa hauek […]

Atseden eguna, gogoeta egiteko garaia

Gaur txirrindulariek Giroko itzulian lehen atseden eguna dute, hurrengoa eta azkena datorren astelehenean. Post hau idazterako orduan duda asko izan ditut hasiera nola idazteko, galderak eginez edo astea izan dena laburtuz. Bigarren bidea aukeratu dut lehena aukeratuko banu agian ez nukeelako gaur bukatuko Giro honi buruz idazten. Maiatzaren 6an azken urteetan ibilbiderik gogorrenetako izan duen […]

Italiarrak nagusi oraingoz

Gaurkoan ihesaldia espero genuen eta hala izan da. Bonnafond, Gatto eta Klostergaardekin batera Kiryienka eta Scarponi txirrindulariak ihesaldiari ekin diote. Zalantzarik gabe azken bi hauek zerbait egingo zutela garbi zen eta ihesaldiak helmugaratzea lortuko bazuen bi hauen artean izango zela etapa garaipena. Halaxe suertatu da. Hochkrimm lehen mailako portua Scarponi eta Kiryenkak tandemak igaro du, […]

Italiako Giroa 2009, multzoen azterketa (IV). Beste azkarrak

Ziklista bi aukeratu behar dira atal honetatik, eta 11 izenotatik, Pozzato da nabarmenena. Badira beste batzuk, baina kontuan hartu behar da esprint puru gutxi izango direla Giroan. Hala ere, puntu pilaketa denez lehiaketaren xedea, eta esprint askorik ez denez izango, etaparen bat irabaz lezaketenak nabarmendu behar ditugu: ibilbide gorabeheratsuetan ondo moldatzen diren Pozzato, Hunter eta […]