Urdina nagusi

Hasi da 68. Espainiako Itzuliko edizio berri bat. Bi etapa goazen arren, gauza nabarmen ugari gertatu dira. Hurrengo hitzetan laburbiltzen saiatuko gara kolore urdina ardatz nagusitzat hartuz.

Itsaso urdina. Itsaso urdinaren gainean hasi zen Vuelta. Ikusgarria benetan Vilanova de Arousako irteerako irudiak. Gainera txirrindulariak irteera lerro horretara iristeko txalupak erabili behar izan zituzten. Oso era originala antolatzaileen partetik urteko azken itzuli handiari hasiera emateko.

Astanaren urdina. Talde kazakhstandarra gailendu zen larunbatean taldekako erlojuz kontrako etapan. Ikusgarritasun aldetik ez dakigu iazkoaren maila berean egon zen. Proba honetan ondo jarduteko behar diren baliabideetarako ibilbidea hobeagoa izan zen. Astanak Nibali dauka sailkapen nagusia lehiatzeko. Kontutan izanda protokoloek eragin dezaketen nekea eta horrelako egunetan garaipena lortuz gero taldeko langileek sari potoloa lor dezaketela, hau da, sailkapen buruan lider izatea italiarrak Brajkovic taldekidea utzi zuen helmugan bere aurretik igarotzen. (Iaz Castroviejok bizi izan zuen hori). Gainera hein handi batean sorpresa izan zen etapa garaipenerako hautagaietan bazeudelako beste talde batzuk beraien aurretik: Tony Martinen Omega Pharma edo Fabian Cancellararen Radio Shack esate baterako.

Odola ez dakigu tropel nagusiak urdina izango duen… baina bai oso hotza. Gaurko etapan 30 kilometroren falta eguneko ihesaldiak tropel nagusiarekiko aldea 10 minutukoa zen. Javier Aramendia (Caja Rural), Greg Henderson (Lotto Belisol) eta Alex Rasmussen (Garmin Sharp) etapa amaitzeko 10 kilometroren faltan harrapatu dituzte.

Saxo Tinkoff-en urdina. Nicolas Roche altxatu ditu besoak bigarren etapako helmugan azken kilometroan eraso bat jota. Aurretik Amets Txurrukak, nola ez, saiatu da balentria gauzatzen baina energia biltegiak beteta daude eta ezinezkoa egin zaio helburua gauzatzea. Irlandarraren erasora bitartean sailkapen nagusiko podiumera edo garaipenera izan daitezkeen hautagai batzuk lehertu dira: Henao (SKY) eta Samuel Sanchez adibidez (gainera kontuan izanda talde laranjako kideen denbora galerak, zein da taldearen etorkizuna bere azken itzuli handian?).

Eta amaitzeko Nibaliren urdina gorri bihurtu da. Brajkovic taldekideak ezin izan dio tropel nagusiaren erritmoari eutsi. Hautagai nagusien artean tarterik ez da egon, eta atzo egondakoak mantendu egin dira. Nibali sailkapen nagusiaren buru aurkitzen da… eta amaierara arte eutsiko al dio?

Bihar tropelak Galizian jarraituko du 180 kilometro eginez Vigo eta Lobeirako begiratokiraino. Bigarren egunez jarraian goian amaituko da etapa, hala ere, 4 kilometro izango dira % 5,5eko batez bestekoarekin. Gaurko etapako amaierarekin alderatuz gero erraxagoa dirudi, baina zer gertatuko da?

Argazkia: AFP

Published by Piban

Ume garaian uztail arratsalde beroetan harrapatu ninduen txirrindularitzak Indurainen balentriak jarraitzen Frantziako Tourrean... eta harrezkero txirrindulari zalea.