586 Tropela.eus podcastak: 2026ko Frantziako Tourra

Larunbat honetan abiatuko da 2026ko Frantziako Tourra Bartzelonatik. Pogačarrek (UEX) bere bostgarren Tourra irabazi nahiko du, Vingegaardek (TVL) denboraldiko bigarren handia irabazi nahi du, Seixasek (DCT) Frantziari esperantza piztu nahi dio,… asko dugu ikusteko aurtengo Tour honetan!

Podcast honetan Tourraren inguruko erpin guztiak aztertu dituzte Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizasok (@elizaso), denboraldiko lasterketarik garrantzitsuena izango dena.

Espero dugu zuen gustukoa izango dela saioa. Zorte on guztioi!

Podcastera harpidetu

578 Tropela.eus podcastak: 2025eko Italiako Giroa

Hurrengo asteburuan Albaniatik abiatuko da 2025eko Italiako Giroa eta lehen itzuli handia izanik, podcast hau grabatzea ezinbestekoa zen.

Kinielari errepasoa egiteko Iker Gomez Finisher taldeko txirrindularia gonbidatu dugu. Altsasuarrak bikain ekin dio denboraldiari. Landerrek (@landergarro) eta Egoitzek (@elizaso) elkarrizketatxo bat egin ondoren, hiruren artean kiniela osatu dute. Ea egindako analisiak laguntzen dizuen!

Podcastera harpidetu

576 Tropela.eus podcastak: 2025eko Flandriako Tourra eta Itzulia

Igande honetan jokatuko dira Flandriako Tourreko klasikoak, gizonezko zein emakumezkoena. Horretaz gain, astelehenetik aurrera, Itzulia izango dugu gure errepideetan. Gogoratu gainera aurtengo Itzulian ere Laboral Kutxaren babestutako sailkapena izango dugula sari zoragarriekin.

Podcast honetan Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) ohiko solaskideek Flandriako klasiko handiaren eta Itzuliaren inguruko kinielei bistadizo bat ematen diote. Seguru lagungarri zaizuela kinielak prest izateko! Zorte on!

Podcastera harpidetu

574 Tropela.eus podcastak: 2025eko Strade Bianche

Larunbat honetan lehiatuko dira denboraldi honetan Tropelan urtekorako puntuak emango dituzten emakumezko zein gizonezkoen klasikoa: Strade Bianche.

Podcast honetan Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira bai Tropelaren inguruko berriak zein Strade Biancheko bi kinielen inguruko hausnarketa egiten. Zabaldu mezua!

573 Tropela.eus podcastak: 2025eko UAEko Tourra

Estreinekoz gizonezkoen UAEko Tourra gehitu dugu gure egutegian. Denboraldi berezi hau, horrenbestez, lehenago abiatuko dugu 2025 honetan.

Podcast honetan Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira bai Tropelaren inguruko berriak zein UAEko Tourreko kiniela aipatzeko. Espero dugu podcast hau ere gustuko izatea!

Podcastera harpidetu