
Pirinioetako etapa erreginaren biharamunean, hona hemen Frantziako Tourreko 13. etapa. Inondik inora, pelotoi nagusiari hanka altxatzeko balio izango dion etapa, hemendik eta igandera bitartean ihesaldien garaia iritsi dela esan daitekeelako. Ihesaldi indartsuak antolatu ezkero egun hauetan, pelotoi nagusiak ez dituzte helmugara bitartean ikusiko. Etapa honetan konkretuki, hiru mendate puntuagarri izango dituzte, beraz ihesaldiak bere aukerak izan ditzake. Continue reading “Aurre analisia: 13. etapa: Muret / Rodez (198.5 km)”
Atzokoan 2012ko Frantziako Tourreko 12. etapa Millar britainiarrarentzat izan zen, beste lau lagunekin ihesean aritu ostean. Ihesean Peraud (AG2R), Gautier (Europcar), Kiserlovski (Astana) eta Egoi Martinez (Euskaltel) izan zituen kide. Urte honetako etaparik luzeena Saint-Jan-de-Maurienne eta Annonay Dazévieux artekoa.