Atseden eguna, gogoeta egiteko garaia

Gaur txirrindulariek Giroko itzulian lehen atseden eguna dute, hurrengoa eta azkena datorren astelehenean. Post hau idazterako orduan duda asko izan ditut hasiera nola idazteko, galderak eginez edo astea izan dena laburtuz. Bigarren bidea aukeratu dut lehena aukeratuko banu agian ez nukeelako gaur bukatuko Giro honi buruz idazten.

Agur, Wouter

Italiako Giroko hirugarren etapak albiste tragiko bat utzi digu. Wouter Weylandt (Leopard Trek) 26 urteko belgiarrak, Passo del Boccoko jaitsieran eroriko larri bat izan ostean, bizia galdu du. Tentsio handiko uneak bizi izan dira errepidean, Weylandtek buruan kolpe gogor bat jasanda konortea galdu baitu eta helikopteroa iritsi bitartean lasterketako medikuek masai kardiakoa hainbat aldiz egin […]