People’s Choice Classic: Tour Down Under lasterketaren aurrerapena

Gaur jokatu da People’s Choice Classic, Adelaiden jokatzen den lasterketa Tour Down Under hasi aurretik. Denboraldiko lehen World Tour Lasterketa asteartean hasiko da, baina taldeek gaurko lasterketan ere parte hartzen dute. Ohi moduan, esprintean amaitu da gaurko etapa: 1. Kittel (GIA) 2. Greipel (LTB) 3. Ewan (UNI) 4. Sutton (SKY) 5. Rojas (MOV) 6. Alaphilippe […]

Viscontiren maillot berria kritikagai

Atzokoan txirrindulari asko izan ziren beraien talde berrien maillotak soinean zituztela agertu ziren argazkiak. Horien artean Visconti eta bere maillot berria izan da. Hemen gehitzen dizkizuet Italiako txapeldunaren maillotaren bi argazki. Dakizuen bezala Visconti aurten Movistar taldean arituko da; begibistakoa da. Baina maillotak kritika asko jaso ditu sarean. Diseinuak inor gutxi konbentzitu du eta egia […]

Esprint eztabaidagarria italiarren artean

Gaurkoan ihesaldiak etapa garaipena eraman du. Esprinter nagusiak etxea joanak dira eta ez zegoen tropelean ihesaldia zapuzteko gogo berezirik zuen talderik. Horrela, ihesaldiko Visconti, Ulissi, Lastras eta Bakelants elkarrekin helmugaratu dira. Etapa garaipena esprintean erabaki da eta hika-mika ederra sortu ere sortu da. Protagonistak Visconti eta Ulissi gaztea izan dira. Bi italiar Italian elkarri mokoka. […]

2010ari errepasoa (XVII): Hushovd, Cancellara eta gazteen dizdira

2010eko Munduko Txapelketa Australian izan genuen, Geelong-en. Lehen aldia izan da, eta gaur egunean txirrindularitzak jasaten duen globalizazioaren adibide garbia izan dugu. Contadorren ustezko positiboak eta Irungo azpizuna notiziak izan genituen Munduko Txapelketa erdian, eta nola hala, lasterketak berak baino garrantzi handiagoa lortu zuen zenbait komunikabidetan. Hala ere, gu lasterketaren analisian buru-belarri sartuko gara. 2009ko […]

Hushovdek Norvegiako txapeldunaren maillotaren gainetik Munduko txapeldunarena jantzi du

Hushovd, Breschel eta Davisek osatu dute aurtengo podiuma. Bai, esprintean amaitu da, baina aukeratutakoen arteko esprint bikain batean. Gilbertek bere saiakera egin du baina azkenean ezin izan dio urrutitik jotako erasoari eutsi. Italiarrek ere lan bikaina egin dute baina dominarik gabe geratu dira gutxigatik Pozzato 4. sailkatu baita. Goizean goiz jaiki beharra zegoen lasterketa ikusteko. […]

Scarponik Beneventon bigarrena

Ihesaldiak gaurkoan ere bere fruitua eman du eta Scarponi txirrindulari beteranoak, ihesaldiak emandako abantailaz baliatuz, aurtengo Giroko bere bigarren etapa garaipena lortu du. Hirugarren garaipena, beraz, Diquigiovannik. Ihesaldiak gaurkoan esprinterrak aukerarik gabe utzi ditu Petacchiren kaltetan. 48 kilometro inguruan osatu da gaurko ihesaldia. 14. etapan eta 15. etapan jazo bezala, gaurkoan ere ondo antolatutako eta […]

Blockhausen Pellizotti jaun eta jabe

Ikaragarria Pellizottik egin duen erakustaldia gaurkoan. Merezi zuen, bai, Liquigaseko txirrindulari italiarrak garaipena eskuratzea. Blockhauseko igoeran erasoa jo eta bakar bakarrik bere helburua lortzeko bidea egin du: etapa garaipena eta podiumeko 3. postura igotzea. Lasterketa hasi bezain laster Voeckler frantziarrak tropela uztea erabaki du. Atzetik Marzoli, Palumbo, Cardenas ,Visconti, Bono, Chiarini, Rabuñal, Facci eta Delio […]

Sastrek etapa garaipena eta podiumeko postua

Sastrek egin du egin beharrekoa bere helburua lortzeko. Monte Petranon hasieran erasoa jo eta etapa garaipeneraino igoera bikaina egin du. Eta bigarren saria: sailkapen nagusiko hirugarren postura pasa da Leganeseko txirrindularia. Mendiko etapak sortu du bai espero zen zalaparta. 2. kilometrorako eguneko ihesaldia osatu da, larunbateko eta igandeko etapetan gertatu zen bezala, baina gaurkoan amaiera […]

Gerrans Bolognan nagusi

Bazirudien gaurko etapak sailkapen nagusian zalaparta eragingo zuela, baina LRP taldea 12. kilometroan osatutako ihesaldiak jokoz kanpo harrapatu du. Ihesaldi horretan zen australiarra eta Bolognako 2,1 kilometrotako igoeran ihesaldiak zuen errenta eta gordeta zituen indarrak nahikoa izan ditu Cervélo taldeko txirrindulariak etapa garaipena eskuratzeko. Eguneko ihesaldia 12. kilometroan osatu da. Montaguti, Gavazzi, Petrov, Vorganov, Reda, […]

Menchovek bigarren garaipena eta Giroko lidertza

Rabobankeko liderrak 2009ko Italiako Giroa irabazi nahi duela argi erakutsi zuen atzokoan. Erlojupeko ikaragarria egin zuen eta behar besteko tartea atera zion Killerrari maillot arrosa kentzeko. Atzoko greba egunak Italiako Giroari eragin ziola esan daiteke. Asko ginen atzoko erlojupekoa ETBn ikusteko irrikan, baina langileek greba egiteko erabakia hartuta ez zuten erlojupekoa eskaini. Hala ere Tropela.net-eko […]