Eider Merino: “Nire burua munduko onenekin parez pare ikustea ikaragarria izan zen” (elkarrizketa)

Ikusgarritasuna merezi du emakumeen txirrindularitzak. Ez da aldarrikapen bat, errealitatea baizik. Tropela webguneak emakumeen egutegiko hainbat proba sartzea erabaki zuen, eta urtetik urtera gehiago dira. Horri esker, geroz eta ezagunagoak zaizkigu hemengo zein kanpoko txirrindulariak. Joane Somarribak eta Leire Olaberriak ikusgarritasuna eman zioten, eta gaur egun, badira beste hainbat aipamena baino gehiago merezi dutenak. Ane […]

2016ko sorpresen bila

Txirrindularitzan lokatza garaia utzi berri dugun honetan Munduko Txapelketaren ospakizunarekin, Tropelako jarraitzaile eta kolaboratzaileok bagoaz gutxinaka-gutxinaka aurre denboraldiko etapa ezberdinak erretzen. Proiektu honetako zati diren lehiaketa ezberdinak hurbildu ahala geroz eta sakonago ikertzen ditugu taldeen nondik norakoak.

2015eko Gabiria Kopako sailkapenak, erabakita

Amaitu da, akabo: aurten ez da lasterketa profesional gehiago jokatuko Euskal Herriko errepideetan. Ondorioz, dagoeneko osatuta daude I. Gabiria Kopako sailkapen guztiak, gizonezkoenak zein emakumezkoenak. Normala den bezala, lasterketarik handienetan ondo arituta lortzen da Kopa irabaztea, eta horixe gertatu da: gizonezkoetan, Euskal Herriko Itzuliko bi etapa eta sailkapen nagusia irabazita, eta Donostiako Klasikoan aurrean sailkatuta, […]

2015eko Gabiria Kopa martxan da

Ezertarako balio ez duten gauzen bildumak egitera ohituta, halako batean, duela urte asko, ezertarako balio ez zuen zerrenda bat egitea bururatu zitzaidan: Euskal Herriko errepideetan jokatzen ziren lasterketa guztien artean, urte hartako txirrindularirik onena nor zen frogatuko zidan zerrenda, alegia. Onena, edo, gutxienez, erregularrena nor izan zen, horixe jakin nahi nuen. Puntuazio-sistema bat asmatu, eta […]

Vos eta Moreno Flèche Wallonneko garaileak

Lehen aldia izan da Tropelak Ardenetako Hirukotean emakumezkoen Flèche Wallonne lasterketa sartzen duena. Horrek gaurkoan, Tropelan ohi ez bezala, egun berean bi emaitza izatea zekartzan. Noski, denok zain zain izan gara. Asko izango zineten ez zenekitenak emakumezkoek gizonezkoek baino ordu t’erdi lehenago amaitzen zutela lasterketa. Ikusi ere ikusiko genuke lasterketa zuzenean, baina zoritxarrez emakumezkoen lasterketak, […]