Zer moduz, aspaldiko?

Kataluniako Volta hastear da. Izar asko elkartuko dira bertako errepideetan, lehia ederra izango da ziur: Froome, Contador, Valverde, Mikel Landa… Bada, beharbada, oharkabean pasatuko den talde apalik: Kolonbiako Manzana-Postobon kontinental profesional mailakoa. Dena dela, talde horri buruz lerro batzuk idaztea ez da alferrikako lana. Izan ere, talde jaio berria da… baina ez da. Ryalcao Postobon […]

Eguzki printzekin, gustura

2016ko abuztuaren 6a. Uda giroa bete-betean Euskal Herrian. Hemendik urrun, Rio de Janeiron, Olinpiar Jokoetako txirrindularitza proba. Canoasko zirkuitu sigi-sagatsua, eta dominen lehia iritsi zenean, txirrindulari batek baino gehiagok ospitalean bukatu zuen, Vista Chinesako bihurgune bihurrietan jasandako eroriko latzen ondorioz. Horien artean, Henao eta Porte. Urte erdi eta gero, Paris-Niza lasterketan pozarren bukatu dute biek, […]

SKY taldeak bi euskaldun izango ditu Tourrean

Gaur eman du jakitera SKY taldeak aurtengo Tourrerako bere bederatzikoa eta tartean bi euskal txirrindulari izango dira: Mikel Nieve nafarra eta Mikel Landa arabarra. Talde sendoa Froome-i bere hirugarren Tourra izan daitekeenaren lehian laguntzeko hautatuak izan dira bi euskaldunak. Pena izan zen Mikel Landak Giroari agur esan behar izana baina seguru gustu handiz hartu duela […]

Guarnier eta Henao, Gabiria Koparen bila

Apurka-apurka, 2016ko Gabiria Kopa hasi da puntuak banatzen, eta sailkapenetako bat ia erabakita geratu da: emakumezkoena, hain zuzen ere. Aurten, Durango-Durango klasikoa eta Emakumeen Bira denboraldiaren hasieran jokatu dira, eta lasterketa horietan banatzen dira puntu gehienak gure Koparako. Beraz, nahiz eta oraindik emakumeek lasterketa dezente dituzten aurretik, ziurtzat jo dezakegu Megan Guarnier estatubatuarrak irabazi duela […]

#109 Tropela podcastak: 2016ko Euskal Herriko Itzulia

Post honetan Iban Perezek (@piban), Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2016ko Euskal Herriko Itzulia lehiaketaren kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak: – Ez ahaztu, Tropelak 11 urte!! – Ibilbidea, beti bezalakoa ala gogorragoa? – Faborito nagusiak, pentsatu baino gutxiago – Euskaldunak sorpresa emateko […]

2015eko Gabiria Kopako sailkapenak, erabakita

Amaitu da, akabo: aurten ez da lasterketa profesional gehiago jokatuko Euskal Herriko errepideetan. Ondorioz, dagoeneko osatuta daude I. Gabiria Kopako sailkapen guztiak, gizonezkoenak zein emakumezkoenak. Normala den bezala, lasterketarik handienetan ondo arituta lortzen da Kopa irabaztea, eta horixe gertatu da: gizonezkoetan, Euskal Herriko Itzuliko bi etapa eta sailkapen nagusia irabazita, eta Donostiako Klasikoan aurrean sailkatuta, […]

2015eko Gabiria Kopa martxan da

Ezertarako balio ez duten gauzen bildumak egitera ohituta, halako batean, duela urte asko, ezertarako balio ez zuen zerrenda bat egitea bururatu zitzaidan: Euskal Herriko errepideetan jokatzen ziren lasterketa guztien artean, urte hartako txirrindularirik onena nor zen frogatuko zidan zerrenda, alegia. Onena, edo, gutxienez, erregularrena nor izan zen, horixe jakin nahi nuen. Puntuazio-sistema bat asmatu, eta […]