Klasikoak, klasikoan

Joan den igandean, txirrindularitza zale bat baino gehiago ia maitemindu ginen Amstel Gold Race lasterketarekin. Batez ere, azken 40 kilometroak zirraragarriak izan zirelako. Cauberg aldapa mitikoa ez zen lasterketa amaiera, baina azken kilometroetako profilak, aldapari aldapa, ikuskizun ederra eskaini zigun. Fleche-Wallonen, ordea, ikuskizuna apalagoa izaten da. Huyko hormak ez du ustekabeentzako tartetik uzten. Jungels izan da […]

Zahar hitz, zuhur hitz

Cancellara eta Armstrong. Bi txirrindulari beteranok jantzi dituzte urrezko dominak Olinpiar Jokoetako erlojupekoan. Castrovejo getxotarrak laugarren bukatu du gizonezkoen proban; lau segundogatik ez du domina eskuratu. Egia esan, Cancellara podiumean ikustea ezin da ustekabekotzat hartu (lau aldiz izan da munduko txapeldun erlojuz kontra), baina bere azken denboraldia den honetan emaitzak zertxobait apalagoak izaten ari zirela […]

Riok, orain arte, erakutsi diguna

Kolkoratu zuen domina bezain borobila izaten ari da udara Van Avermaetentzat. Tourrean etapa irabazi zuen era ikusgarrian eta maillot horia jantzi zuen zenbait egunez. Jakina, haren parekoa da Rioko garaipena. Gauzak ondo, berak izan behar du klasikomano nagusienetakoa, nagusia ez bada, datozen bost urteotan. Hedabide askotan nabarmendu dute Greg izena jarri ziotela jaio zenean Lemondi […]

2015eko Gabiria Kopa martxan da

Ezertarako balio ez duten gauzen bildumak egitera ohituta, halako batean, duela urte asko, ezertarako balio ez zuen zerrenda bat egitea bururatu zitzaidan: Euskal Herriko errepideetan jokatzen ziren lasterketa guztien artean, urte hartako txirrindularirik onena nor zen frogatuko zidan zerrenda, alegia. Onena, edo, gutxienez, erregularrena nor izan zen, horixe jakin nahi nuen. Puntuazio-sistema bat asmatu, eta […]