Klasikoak, klasikoan

Joan den igandean, txirrindularitza zale bat baino gehiago ia maitemindu ginen Amstel Gold Race lasterketarekin. Batez ere, azken 40 kilometroak zirraragarriak izan zirelako. Cauberg aldapa mitikoa ez zen lasterketa amaiera, baina azken kilometroetako profilak, aldapari aldapa, ikuskizun ederra eskaini zigun. Fleche-Wallonen, ordea, ikuskizuna apalagoa izaten da. Huyko hormak ez du ustekabeentzako tartetik uzten. Jungels izan da […]

Guarnier eta Henao, Gabiria Koparen bila

Apurka-apurka, 2016ko Gabiria Kopa hasi da puntuak banatzen, eta sailkapenetako bat ia erabakita geratu da: emakumezkoena, hain zuzen ere. Aurten, Durango-Durango klasikoa eta Emakumeen Bira denboraldiaren hasieran jokatu dira, eta lasterketa horietan banatzen dira puntu gehienak gure Koparako. Beraz, nahiz eta oraindik emakumeek lasterketa dezente dituzten aurretik, ziurtzat jo dezakegu Megan Guarnier estatubatuarrak irabazi duela […]

Ate-joka dugu II. Gabiria Kopa

Astebete besterik ez, bizikletak martxan jar daitezen euskal errepideetan. Apirilaren 2an hasiko da festa, Lizarran, eta egun horretantxe ekingo dio bere bigarren denboraldiari Gabiria Kopak ere, gizonezkoen zein emakumezkoen lasterketa profesional guztien sailkapena osatu arte. Nortzuk izango dira ziklistarik onenak aurten? Hori “erabakitzera” gatoz, ba! Gizonezkoen lasterketei dagokienez, hiru bloketan banatuko da aurtengo Gabiria Kopa: […]

2016ko sorpresen bila

Txirrindularitzan lokatza garaia utzi berri dugun honetan Munduko Txapelketaren ospakizunarekin, Tropelako jarraitzaile eta kolaboratzaileok bagoaz gutxinaka-gutxinaka aurre denboraldiko etapa ezberdinak erretzen. Proiektu honetako zati diren lehiaketa ezberdinak hurbildu ahala geroz eta sakonago ikertzen ditugu taldeen nondik norakoak. Zeintzuk izan daitezkeen 2016ko sorpresak ere irudikatzen ditugu geure buruetan. Blog honetan esaterako, iaz garai berberean ere Contadorren […]

Larunbat honetan, denok Gabiriara

Heldu da Gabiria Koparen egun handia. Txirrindularitzaren jaia izango da larunbatean (azaroak 14) Gabirian biziko duguna. Denboraldi-amaierako festa handia, hainbat ekintza izango dituena. 2015ean Euskal Herrian korritu diren lasterketa profesional guztiak kontuan hartuta (mutilenak eta neskenak), badakigu nortzuk izan diren gure irabazleak, eta orain txirrindulariei sariak banatzeko unea heldu da. Mutiletan, Purito Rodríguez, Ion Izagirre […]

2015eko Gabiria Kopako sailkapenak, erabakita

Amaitu da, akabo: aurten ez da lasterketa profesional gehiago jokatuko Euskal Herriko errepideetan. Ondorioz, dagoeneko osatuta daude I. Gabiria Kopako sailkapen guztiak, gizonezkoenak zein emakumezkoenak. Normala den bezala, lasterketarik handienetan ondo arituta lortzen da Kopa irabaztea, eta horixe gertatu da: gizonezkoetan, Euskal Herriko Itzuliko bi etapa eta sailkapen nagusia irabazita, eta Donostiako Klasikoan aurrean sailkatuta, […]

2015eko Gabiria Kopa martxan da

Ezertarako balio ez duten gauzen bildumak egitera ohituta, halako batean, duela urte asko, ezertarako balio ez zuen zerrenda bat egitea bururatu zitzaidan: Euskal Herriko errepideetan jokatzen ziren lasterketa guztien artean, urte hartako txirrindularirik onena nor zen frogatuko zidan zerrenda, alegia. Onena, edo, gutxienez, erregularrena nor izan zen, horixe jakin nahi nuen. Puntuazio-sistema bat asmatu, eta […]