#490 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 21. etapa

Bernalek (IGD) poltsikoratu du 2021eko Italiako Giroa

Amaitu da 2021eko Italiako Giroak eta ezustekorik gabe azken etapan, Bernalek (IGD) irabazi du aurtengo edizioa. Aldaketarik ez podiumeko postuetan gaurko etaparen ondoren, beraz, Carusok (TBV) amaitu du bigarren eta hirugarren, aldiz, Simon Yatesek (BEX). Gaurko etapan ere protagonista Ineos izan da Gannak (IGD) eman duen erakustaldiarekin beste etapa bat poltsikoratuz.

Gaurko azken etapak eman duenaren ingurukoak bildu ditu Iban Perezek (@piban) podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu

#487 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 19. etapa

Yatesek (BEX) etapa garaipena lortu du

Sailkapen nagusian aldaketarik izan ez bada ere, Bike Exchange taldeak etapan protagonista izateko nahia erakutsi du. Azkenean lan hori Yatesek (BEX) borobildu du etapa garaipena lortuz. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Bernalek (IGD) eusten dio lidergoari.

Gaurko etapak emandakoa eta bihar eman dezakeenaren ingurukoak bildu ditu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu

#485 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 17. etapa

Dan Martinek (ISN) etapa garaipen handia Giroko 17. etapan

Atseden egunaren ondorengo etapan, Dan Martinek (ISN) arantza kendu eta etapa garaipen handia lortu du eguneko ihesaldian sartuta. Azken igoera bikaina eginda, ondo eutsi dio hautagai nagusien tropelari eta bertan izandako erasoei. Gainara garaipen honekin hiru itzuli handietan etapa bana ditu palmaresean. Sailkapen nagusian aldaketak izan dira eta, Bernalek (IGD) lidergoari eusten badio ere, ahultasuna erakutsi zuen. Aurrera jauzi egitea lortu zuena Yates (BEX) izan da etapan hirugarren sailkatuta podiumeko postuetan sartu baita. Txanponaren beste aldea Evenepoelek (DQT) erakutsi du; erorikoa izan, eta etapa bukatu bazuen ere, ez da gaur irteeran izango.

Atzoko etapak emandakoa eta bihar eman dezakeenaren ingurukoak bildu ditu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu

#482 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 14. etapa

Fortunatok (EOK) irabazi du Zoncolanen amaitutako etapa

Zain ginen Zoncolaneko etapa iristeko eta iritsi da eguna. Akaso gehiago espero genuen, baina gauza batzuk argitzeko balio izan du. Alde batetik ihesaldikoen lehian nola Fortunatok (EOK), Contadorren talde gonbidatuko txirrindulariak, garaipen handia lortu duen Zoncolanen. Bestetik, hautagai nagusienei dagokionez, Bernal (IGD) indartsuena dela eta koxka bat beherago Simon Yates (BEX) dagoela ikusi da.

Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren ingurukoak bildu ditu Iban Perezek (@piban) podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu

#428 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 8. etapa

Dowsettek (ISN) etapa garaipen garrantzitsua lortu du Israelgo taldearentzat

2020ko Italiako Giroko 8. etapa Dowsettek (ISN) irabazi du ihesaldian sartuta azken itzuliari ekin aurretik egindako erasoaz baliatuz. Bere iheskideak ez dira gai izan britainiarra harrapatzeko eta garaipen garrantzitsua lortu du Israel taldearentzat. Eguneko aurpegi iluna Mitseltoneko Simon Yatesek (MTS) erakutsi du izan ere taldeak etapa abiatu aurretik COVID-19arekin positibo eman duela jakinarazi baitu.

Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Iban Hernandez (@piban) podcast honetan.