2019. urtean emakumeek aspaldi ez bezala protagonismo nabarmena izango dute euskal errepideetan. Aurtengo Donostiako Klasikoaren aurkezpenean jakin genuen nola Leire Olaberriak zuzenduta Emakumezkoen Donostiako Klasikoa ere izango dugula hurrengo urtean. Hori gutxi ez eta Itzuliarekin batera Basque Country Challenge by Itzulia egun bakarreko lasterketa ere antolatzea erabaki du OCETAk.
“Leirerekin baba-jan otordu bat egiteko geratu ginen orain egun batzuk eta bertan Itzulian ere Klasikoan bezala zerbait egin beharko genukeela pentsatu genuen” adierazi digu Julian Eraso OCETAko presidenteak. “Gu beti izan gara emakumeen aldeko ekintzetan aitzindari. Adibidez, podiumeko azafatak kentzen aurrenetakoak izan ginen eta bide horretan jarraitu nahi dugu bai Emakumezkoen Donostiako Klasikoarekin baita orain ezagutzera ematen ari garen Basque Country Challenge by Itzulia”. Continue reading “Basque Country Challenge by Itzulia, emakumeei protagonismo gehiago emateko azken lasterketa berria [inozentada]”
Ikusgarritasuna merezi du emakumeen txirrindularitzak. Ez da aldarrikapen bat, errealitatea baizik.
2016a badoa eta 2017a hasterako berri azpimarragarri bat eman beharrean gara. Izan ere, askoren ezustekorako, baita UCI berarentzat ere -ez du aipamenik egin oraindik ekimen honetaz, baina zerbait esango duela espero da-, elite mailako lehen lasterketa mistoa jokatuko da gure lurretan, Euskal Herrian.
Hemen duzue berriki grabatutako 2013ko Muntuko Txapelketen inguruko podcasta entzungai. Bertan Axier Sukiak (
“Eta Somarriba eta Iturriagaren ondoren zer?” galdetzen genion zaletuok elkarri Eneritz bere ibilbidearen ilunabarrean zenean. Bagenuen halako kezka bat. Erreferentziazko emakumerik gabe, izango al zuen jarraipenik harrobiak?