Lasterketa ikaragarria egin du Kennedy (MTS) australiarrak, lehen edizioko garaileak. Aurreko gurpilarekin arazoak izanda ere, lasterketan sendo jarraitu du eta Murgil Tontorrean emandako kolpe erabakigarriak garaipena ahalbideratu dio.
Urteko estraineko podcast honetan Imanol Llucia (@imanolllucia), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) aritu dira solasean denboraldiko eta Tropelan estrainekoz izango den Strade Bianche, emakumezko eta gizonezkoen, klasikoen analisia egiten. Emakume eta gizonezkoen lasterketak berdintasunez tratatzeko aldarria egiteaz gain, kinielei errepasoa egiten diete. Ahaztu gabe webgune berria duela Tropelak martxan, nahiz eta oraindik guztiz amaituta ez dagoen.
Ikusgarritasuna merezi du emakumeen txirrindularitzak. Ez da aldarrikapen bat, errealitatea baizik. Tropela webguneak emakumeen egutegiko hainbat proba sartzea erabaki zuen, eta urtetik urtera gehiago dira. Horri esker, geroz eta ezagunagoak zaizkigu hemengo zein kanpoko txirrindulariak.
Joane Somarribak eta Leire Olaberriak ikusgarritasuna eman zioten, eta gaur egun, badira beste hainbat aipamena baino gehiago merezi dutenak. Ane Santesteban gipuzkoarra hedabideetan ikustera ohitu garen bitartean –albiste on eta ez hain onekin–, harrobi polita dugu gurean.
Eider Merino (Lointek) gazte bizkaitarra da belaunaldi berriaren eredu esanguratsua. Emakumeen Biran maila harrigarria erakutsi zuen Balmasedako txirrindulari txikiak. Errenteriako azken etapan onenekin aritu zen, eta laugarren bukatu zuen etapan, eta sailkapen nagusian. Iragan hurbila, oraina eta etorkizuna izan dugu hizpide berarekin.
Elite mailako zure lehen denboraldia egiten ari zara. Nabaritu duzu aldaketarik pasa den sasoitik?