Eider Merino: “Nire burua munduko onenekin parez pare ikustea ikaragarria izan zen” (elkarrizketa)

Ikusgarritasuna merezi du emakumeen txirrindularitzak. Ez da aldarrikapen bat, errealitatea baizik. Tropela webguneak emakumeen egutegiko hainbat proba sartzea erabaki zuen, eta urtetik urtera gehiago dira. Horri esker, geroz eta ezagunagoak zaizkigu hemengo zein kanpoko txirrindulariak.

Joane Somarribak eta Leire Olaberriak ikusgarritasuna eman zioten, eta gaur egun, badira beste hainbat aipamena baino gehiago merezi dutenak. Ane Santesteban gipuzkoarra hedabideetan ikustera ohitu garen bitartean –albiste on eta ez hain onekin–, harrobi polita dugu gurean.

Eider Merino (Lointek) gazte bizkaitarra da belaunaldi berriaren eredu esanguratsua. Emakumeen Biran maila harrigarria erakutsi zuen Balmasedako txirrindulari txikiak. Errenteriako azken etapan onenekin aritu zen, eta laugarren bukatu zuen etapan, eta sailkapen nagusian. Iragan hurbila, oraina eta etorkizuna izan dugu hizpide berarekin.

Elite mailako zure lehen denboraldia egiten ari zara. Nabaritu duzu aldaketarik pasa den sasoitik?

Emakumeetan ez dago aldaketarik elite eta 23 urte azpiko kategorien artean, lasterketak berdinak direlako. Beraz, ez, ez dut ezer ezberdina nabaritu, bakarrik ez duzula 23 urtez azpiko mailaren saria jasotzen (barreak). Continue reading “Eider Merino: “Nire burua munduko onenekin parez pare ikustea ikaragarria izan zen” (elkarrizketa)”

#188 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 1. etapa

Düsseldorfetik abiatu da Frantziako Tourraren 104. edizio hau. Eguraldia ez dute lagun izan eta ondorioz Ion Izagirrek (TBM) eta Valverdek (MOV) izan dituzten erorikoen ondorioz lasterketa utzi beharrean izan dira. Azkarrena Thomas (SKY) izan da eta bera da lider berria Ibanek (@piban) podcast honetan kontatzen digun moduan.

Zergatik ez da Haimar Zubeldia aurtengo Tourrean izango?

Hori da neure buruari behin eta berriz egiten diodan galdera atzo berria jakin nuenetik. “Zerbait gertatuta da taldean, hau ez da normala” pentsatu nuen, eta hori jarraitzen dut pentsatzen.

Askok pentsatuko duzue Haimarrek 40 urte dituelako eta bere bizitza profesionalaren amaieran delako izango dela. Izan liteke, baina askotan esan dugun moduan, Haimar zerbait izan bada bere bizitza profesionalean hori “Tour gizona” izan da eta niri behintzat, ez zait arrazoi nahiko iruditzen.

Continue reading “Zergatik ez da Haimar Zubeldia aurtengo Tourrean izango?”

#183 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 19. etapa

Egoitzek (@elizaso) 2017ko Italiako Giroko 19. etaparen mini podcast hau grabatu du. Bertan Mikel Landak (SKY) hainbeste kosta zaion garaipenaz aritzen da, baina baita Pello Bilbaoren (AST) laugarren postuaz ere. Euskaldunak, beraz, bikain gaurko etapa honetan.

#182 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 18. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Italiako Giroko 18. etaparen mini podcast hau prestatzeaz. Bertan nola gaur ere Mikel Landa (SKY) protagonista izan den kontatzen digu, baina gaur ere bigarren. Etapa garaipena Van Garderenek (BMC) lortu du eta sailkapen nagusian aldaketarik ez.