#512 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 1. etapa

Roglicek (TJV) etapa eta lidergoa lehen egunean

Abiatu da 2021eko Espainiako Vuelta Burgosetik, eta aitzin etapa honetan, Roglicek (TJV) erakutsi du bere nagusitasuna. Edozein kasutan, sorpresa Alex Aranburu (APT) izan da izan ere etapa eta lidergoa irabazteko denbora zuen Roglicek, azken txirrindulariak, helmuga hartu aurretik. Horrenbestez, lider Roglic (TJV) dugu.

Atzoko etapak emandakoak eta gaurko etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu

#494 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 3. etapa

Merlier (AFC) nagusi Tourreko lehen esprintean

Alpecin berriro ere protagonista gaurko etapan ere, nahiz eta Tropela zaleoi erorikoek ardua gehiago sortu diguten. Merlierrek (AFC), Van der Poel (AFC) liderraren taldeko gizon azkarrak lortu du bigarren etapa garaipena Frantziako Tour honetako hirugarren etapan. Azken metroetan Sagan (BOH) eta Ewanek (LTS) izan duten erorikoak baldintzatu du esprinta, baina ezin ukatu lortu duten garaipena lantalde osoak bikain prestatu baitu. Ez da, ordea, Ewan izan erorikoa izan eta etxerako bidea hartu behar izan duen bakarra. Gesink (TJV) eta Haigek (TVJ) ere lasterketa utzi beharra izan dute beste eroriko batzuen ondorioz. Faboritoen artean Roglic (TJV) eta Thomas (IGD) izan dira erorikoak jasan dituztenak.

Gaurko etapak emandakoa eta biharkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu

#451 Tropela.eus podcastak: 2020ko Espainiako Vuelta errepasoa – 10. etapa

Roglicek (TJV) bere hirugarren etapa garaipena eta lidergoa

2020ko Espainiako Vueltako 10. etapa maldan gora amaitu da eta bertan indartsuena Roglic (TJV) izan da. Honenbestez, bere hirugarren etapa garaipena lortu du Vuelta honetan. Eta ez hori bakarrik, gainsariei esker, lidergora berreskuratu du nahiz eta Carapazekiko (IGD) denbora berdinean izan.

Hau eta gaurko jokatuko den etaparen ingurukoak kontatzen ditu Iban Perezek (@piban) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#421 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 1. etapa

Ganna (IGD) nagusitu da Giroko lehen etapa honetan

Jokatu da 2020ko Italiako Giroko lehen etapa, bakarkako erlojuaren kontrako saioa. Bertan espero moduan Ganna (IGD) nagusitu da eta arrosaz jantzi da. Zortea, berriz, ez du alde izan Miguel Angel Lopezek (AST) eta eroriko baten ondorioz lasterketa utzi beharrean izan da.

Hau eta biharko etapan eman dezakeena Iban Hernandezek (@piban) kontatzen digu podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu

#410 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 13. etapa

Daniel Felipe Martinezek (EF1) sailkapen nagusiari agur esan arren etapa garaipena lortzeko gai izan da

Gaurkoan ere ihesaldiak eraman du etapa. Bazirudien Borak bideratua zuela etapa garaipena, baina Daniel Felipe Martinez (EF1) indartsu batekin egin dute topo eta honek etapa garaipena bereganatu du. Sailkapen nagusikoen artean ere lehia izan da eta bertan bi esloveniarrak nagusitu dira: Roglicek (TJV) lidergoa sendotu du eta Pogacarrek (UAD) podiumeko postuetara aurreratzeaz gain, gazteen sailkapenean buruan jarri da.

Hau eta biharko 14. etapak eman dezakeena Egoitz Lizasoren (@elizaso) ahotsean duzue entzungai podcast honetan.