#385 Tropela.eus podcastak: Muriasek ere agur

2014ko abenduaren 11ean ospatu zen #txirrindandtweets mahai ingurua. Bertan Arritxu Iribar, Jon Odriozola eta Igor Gonzalez de Galdeano inguratu genituen Euskaltel-Euskadi-ren ondorengo garaiaz hitz egiteko, postEuskaltel. Han ezagutu genuen Muriasen berri Jonen ahotik eta orain, 5 urte beranduago, proiektua bere ibilbidearen amaierara iritsi dela jakin berri dugu.

Eneko Garate (egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) ekitaldi hartan esandako hainbat pasarte gogora ekarriz, egungo egoeraren inguruko hausnarketa podcast hau prestatu dute. Badirudi 5 urte hauetan gauzak ezer gutxi aldatu direla, solaskideak saioaren amaieran baikor agertzen badira ere.

Podcastera harpidetu

#375 Tropela.eus podcastak: 2019ko Espainiako Vuelta errepasoa – 13. etapa

Pogacarrek (UAD) irabazi du Vueltako 13. etapa. Roglic (TJV) bigarren sailkatu da

Aurtengo Espainiako Vueltak euskal errepideetan zehar azken kilometroak eginez ekin da. Bilbotik abiatu eta Los Machucosen amaitu da etapa. Bazirudien ihesaldikoen artean jokatu zitekeela etapa garaipena baina azkenean sailkapen nagusiko liderra eta Pogacar (UAD) gaztea izan dira batera helmugaratu direnak. Esloveniar gaztea izan da azkarrena eta horrenbestez Pogacarrek Vuelta honetan bere bigarren etapa garaipena lortu du. Gaurkoa etapan lortutako errentei esker, Emirateseko gazteak podium postuetan sartzeaz gain gazteen sailkapenean lehen postuan da. Roglicek (TJV) lider jarraitzen du horrenbestez.

Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu

#373 Tropela.eus podcastak: 2019ko Espainiako Vuelta errepasoa – 11. etapa

Mikel Iturria (EUS) garaile Vueltako 11. etapan

Mikel Iturria (EUS) urnietarrak irabazi du Espainiako Vueltako 11. etapa. Euskadi-Murias taldeko txirrindularia eguneko ihesaldian sartu eta Urdaxeko helmugan indartsuena dela erakutsi du. Bigarren Jonathan Lastra (CJR) sailkatu da. Egun borobila, beraz, euskal errepideetatik pasa den Vuelta honetan.

Sailkapen nagusian aldaketarik ez da izan eta Roglicek (TJV) jarraitzen du lider.

Hau eta gehiago duzue entzungai Iban Perezek (@piban) prestatu duen podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu

Orange eta Amena euskal txirrindularitzan interesa jarrita [inozentada]

Azken asteetan gure blogean asko aritu gara euskal txirrindularitzaren inguruan. Beno, asko aritu da Eneko Garate eta benetan irakurgai interesgarriak utzi dizkigu. Oraindik ez badituzu irakurri garaiz zabiltza.

Jakingo duzuen moduan 2018ko denboraldian Murias taldea Continental Profesional kategorian izango da eta Euskadi Fundazioa, berriz, Continental, Murias baino maila bat baxuago. Orain gutxi jakin dugu Euskadi Fundazioaren maillot berria laranja kolorekoa izango dela, Euskaltel-Euskadi taldea gogora ekarri asmoz. Ekimenak, ordea, euskal telekomunikabide enpresaren interesa piztu beharrean Orange frantziarrarena piztu du. Continue reading “Orange eta Amena euskal txirrindularitzan interesa jarrita [inozentada]”