#511 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 21. etapa

Van Aertek (TJV) 3. etapa garaipena lortu du, oraingoan esprintean

Amaitu da aurtengo Tourra eta podcast honekin eguneroko saioei amaiera ematen diegu. Azken saio honetan Van Aertek (TJV) lortu duen etapa garaipena azpimarratzen da, eta nola Cavendish (DQT), maillot berdearen jabe izan bada ere, errekorra gainditu ezinda geratu den. Dakizuen moduan Pogacarrek (UAD) bigarren Tour garaipena lortu du honenbestez eta Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan Tropelan puntu banaketa nola geratu den errepasatzeari ekin dio multzoz multzo.

Hau amaitu bada ere, ez ahaztu hurrengo hitzordua Tokioko Olinpiar Jokoak ditugula.

Podcastera harpidetu

#391 Tropela.eus podcastak: 2020ko Paris-Niza eta koronabirusa

Berriro ere Iban Perez (@piban), Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira podcast honetan 2020ko Paris-Nizak eman duena, eta nola ez, ezinbestean koronabirusa izaten ari den eragina gizarte osoan, eta guri dagokigunez, txirrindularitzan.

#232 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 21. etapa

Iban (@piban) eta Egoitz (@elizaso) arduratu dira 2017ko Espainiako Vueltako 21. etaparen eta orokorrean Vueltaren inguruko podcast hau grabatzeaz. Bertan nola azken etapa Trentinek (QST) irabazi duen kontatzen dute, bere laugarren etapa garaipena eta Quick-Step taldearen seigarrena. Hori bai, maillot berdea irabazteko gauza ez da izan eta Froomek (SKY) eraman du, sailkapen nagusiko gorria eta konbinatuaren zuriarekin batera. Horretaz aparte, beste kontutxo batzuk ere aipatzen dituzte solaskideek.

#208 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 21. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 21. etaparen inguruko mini podcast hau grabatzeaz. Etapa garaile Groenewegen (TLJ) izan da. Horretaz gain sailkapen nagusia nola geratu den kontatzen digu: Froome (SKY) garaile, Uran (CDT) bigarren eta Bardet (ALM) hirugarren.

Gainontzeko sailkapenei begira, Matthews (SUN) izan da erregulartasunaren jabe, mendikoa Barguil (SUN) taldekideak eraman du, gazteena Simon Yatesek (ORS) eta taldekakoa SKY taldeak.

Euskaldunei dagokionez lehena Mikel Landa (SKY) izan da, podiumetik segundo bakarrera geratu dena.

#131 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 19. etapa

Egoitzek (@elizaso) egin du Alpeetako etapa honen analisia. Bertan Bardetek (ALM) eguraldiak eragindako egoera aprobetxatu eta etapa garaipena nola lortu zuen kontatzen du. Euskaldunen maila ona ere azpimarratzen du. Erorikoek lasterketan nola eragin zuten ere kontatzen du.