#507 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 17. etapa

Pogacarrek (UAD) nagusitasuna erakutsi du Pirineotako etapa irabazita

UAEko kontrolatutako etapan, Pogacarren (UAD) nagusitasuna erakutsita etapa garaipena lortu zuen Piriniotako lehen etapan. Vingegaard (TJV) gaztea eta Carapaz (IGD) izan zituen bidelagun azken kilometroetan, baina esan bezala, bietako inor ez zen gauza izan Pogacarri etapa kentzeko. Lidergoa sendotuta, beraz, esloveniarra, Vingegaard eta Carapazek, aldiz, podiumeko postuak ziurtatzen hasita.

Atzoko etapak emandakoak eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Iban Perezek (@piban).

Podcastera harpidetu

#405 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 8. etapa

Peters (ALM) izan da ihesaldian sartu eta bakarrik helmugaratuta 8. etapa poltsikoratzeko

“Besteak” multzoan %1,5ak bakarrik duen Peters (ALM) txirrindulari frantsesak eraman du gaurko Pirinioetako lehen etapa. Zakarin (CPT) ihesaldiko txirrindularirik indartsuena izan zitekeela pentsatu badugu ere, maldak jaisteko baldartasunak, etapa garaipenetik kanpo utzi du.

Hautagai nagusien artean Jumbok Dumoulin (TJV) lanean jarri eta sailkapen nagusiaren lehiatik kanpo geratu da. Lider aldaketarik ez eta Adam Yatesek (MTS) jarraituko du horiz, baina ezin ahaztu hautagai nagusien artean Pinotek (FDJ) txakalaldi edo ezintasunagatik sailkapen nagusiaren lehiatik kanpo geratu dela.

Etapak emandakoaren inguruko podcast hau Egoitz Lizasoren (@elizaso) ahotsean entzun ahalko duzue, baita 9. etaparen aurre analisia ere.

#352 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoa – 12. etapa

2019ko Frantziako Tourreko 12. etapan 40 laguneko ihesaldiak izan du protagonismoa. Pirinioetako lehen etapan, 40 hauetatik indartsuenak Pello Bilbao (AST), Simon Yates (MTS) eta Mühlberger (BOH) izan dira. Azken metroetan azkarrena Yates izan da eta berak eraman du etapa Pello Bilbao bigarren izan delarik. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Alaphillipek (DQT) jarraitzen du lider.

Bihar erlojupekoa izango dute eta gaurko etapak emandakoa zein biharkoan espero dezakegunaz hitz egiten digu Iban Perezek (@piban) podcast honetan.

#200 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 13. etapa

Ibanek (@piban) 2017ko Frantziako Tourraren 13. etaparen mini podcast hau grabatu du. Etapa motza baina zirraragarria izan dela kontatzen du. Barguilek (SUN) irabazi du etapa azkenean, baina Mikel Landa (SKY) protagonistetako bat izan dugu. Murgiarra orain 5. da sailkapen nagusian. Aruk (AST) jarraitzen du maillot horiarekin.

#121 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 9. etapa

Raulek (@raulperezmartin) hartu du Pirinioetako Tourraren pasoari bukaera eman diot mini podcast hau. Raulek maisuki hiru egun hauek utzitakoa “argazkitan” bildu digu gogoeta eta guzti.