Gonbidapen garestiak Frantziako Tourrean

Argazkia: letour Pasa den astean jakin ziren 2019ko Frantziako Tourrerako azken gonbidapen edo wild card-ak. Ez zen sorpresarik izan. Direct Energie eta Arkea-Samsic Frantziako taldeak izan dira aukeratuak. Espero zena, Arkea-Samsic taldearen lekuan Vital Concept ikustea ere posible ikusten genuen arren askok. Ez alferrik, UCI rankingean hobeto kokatua dago Vital Concept (25) Arkea-Samsic baino (28). […]

#208 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 21. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 21. etaparen inguruko mini podcast hau grabatzeaz. Etapa garaile Groenewegen (TLJ) izan da. Horretaz gain sailkapen nagusia nola geratu den kontatzen digu: Froome (SKY) garaile, Uran (CDT) bigarren eta Bardet (ALM) hirugarren. Gainontzeko sailkapenei begira, Matthews (SUN) izan da erregulartasunaren jabe, mendikoa Barguil (SUN) taldekideak eraman du, gazteena […]

#205 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 18. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 18. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan nola beste behin Sunweb taldeak etapa garaipena lortu duela Barguilekin. Frantziarrak mendiko maillota ere bereganatu du Tour honetan. Sailkapen nagusian Aru (AST) izan da denbora galdu duena Mikel Landaren (SKY) mesedetan. Froomek (SKY) jarraitzen du lider larunbateko erlojupekoan erabakiko den Tour […]

#202 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 15. etapa

Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 15. etapako mini podcast hau grabatzeaz. Bertan erdi mailako mendateak zituen etapan izandako gorabeherak kontatzen ditu: Froomen (SKY) matxura, AG2R taldearen saiakera, Quintanaren (MOV) ezina, Barguilen (SUN) joa mendiko puntuak jasotzeko, baita taldekide den Matthewsena (SUN) ere maillot berdearen lehian,… eta nola ez, Mollemaren (TFS) erasoa eta etapa […]

#200 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 13. etapa

Ibanek (@piban) 2017ko Frantziako Tourraren 13. etaparen mini podcast hau grabatu du. Etapa motza baina zirraragarria izan dela kontatzen du. Barguilek (SUN) irabazi du etapa azkenean, baina Mikel Landa (SKY) protagonistetako bat izan dugu. Murgiarra orain 5. da sailkapen nagusian. Aruk (AST) jarraitzen du maillot horiarekin.

#196 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 9. etapa

Egoitzek (@elizaso) 2017ko Frantziako Tourreko 9. etaparen mini podcast hau grabatu du. Bertan Porte (BMC) eta Thomas (SKY) bezalako txirrindulari garrantzitsuak etxera joan beharra nola izan duten kontatzen du. Horretaz gain berriro ere etapa garaipena photofinishean erabaki dela eta bertan Uran (CDT) kolonbiarra Barguil (SUN) frantziarrari nola gailendu zaion kontatzen digu.

Giant-Shimanoren uzta, fruituak eman eta eman

Irlandar asteburuaren ostean, eta ostiralean Garmin-Sharp taldeak izan zuen zorigaiztoko erorketaren ondorioak alde batera utzita, hizketagai bakarra dago azken orduotan Italiako Giroaren inguruan: Marcel Kittelen garaipenak, eta batez ere, Dublingo helmugan egindako berebiziko erakustaldia. Bi garaipenak, gainera, sprint antolatu baten gidaritza baliatu barik bereganatu ditu. Honek bere gaitasunaren maila goratzen du, taldearen lana zalantzan jar […]