#163 Tropela podcastak: 2017ko Italiako Giroa

2017ko Italiako GiroaLander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) arduratu dira 100. edizioa izango den Italiako Giroaren podcast hau prestatzeaz. Bertan Giro honek izango dituen berezitasunez gain, aurten Tropelak prestatu duen kiniela zehatz mehatz aztertzen dute. Seguru lagungarri egingo zaizuela!

Podcastean ondorengo puntu hauek aipatzen dira:

Foliforoven bideotxoa

Giroaren ibilbidea

Scarponi gogoan

– Giroak sailkapen berria izango, maldak azkarren jaisten dituenena. Kontutan izan Tropelak sailkapen hau ez duela kontutan hartuko puntuak banatzerako orduan

– Laboral Kutxa Saria

Mikel Aristiren lehena, eta ez azkena

“Iñaki, zein urrun dago Kamerun?” abesten zuen Zarama taldeak. Mikel Aristiri kantatu ahal izango diote aurrerantzean, baina Gabon herrialdearengatik ordezkatuta. Izan ere, Bergarako txirrindulari gazteak goi-mailako lehen garaipena lortu zuen pasa den otsailaren 27an, La Tropicale Amissa Bongo lasterketaren aurreneko etapan. Continue reading “Mikel Aristiren lehena, eta ez azkena”

Atzo euskaldunak protagonista, poza eta pena

Jonathan Castroviejo erlojuaren kontrako saioanAtzoko egunez hiru itzuli desberdinetako hiru etapa jokatu ziren: Omango, Andaluziako eta Algarveko itzulietako etapak jokatu ziren atzo. Horietatik bitan euskaldunak protagonista izan genituen, zentzu desberdinean izan bazen ere.

Berri pozgarria Jonathan Castroviejok eman zigun erlojuaren kontrako etapan garaipena lortuta. Eta ez zen edonolako garaipena izan, izan ere Tony Martin eta Roglic espezialisten aurretik sailkatu zen. Bikain Jonathan eta zorionak! Jada erlojuaren kontrako espezialistetan puntakoa zarela garbi utzi diguzu!

Beste notizia, hau tamalgarria, Ion Izagirrek eman zigun. Gogotsu zen Andaluziako itzuliko erlojuaren kontrako saiorako aste osoan zehar erakutsitako maila ikusita. Tamalez erorikoa izan zuen eta lasterketa utzi beharrean suertatu zen ormaiztegiarra. Pena, pena galanta eragin zidan. Baina tira, ez du hausturarik, zauri harinak besterik ez. Gogoan izan bere hurrengo zita garrantzitsuagoa Paria-Niza izango duela Bahrein-Meridako liderrak. Ea ba ondo osatu eta onenenkin lehian ikusten zaigun, Ion!

Contador eta Valverde Twitter bidez 'jolasean'Amaitzeko esan Movistarrek borobildu zuela atzoko eguna Jonathanen garaipenaz gain Valverdek ere garaipena lortu baitzuen Andaluzian eta lider jarri da Contadorren aurretik segundo bakar batera bada ere. Txantxetarako tartea ere izan bazuten ere Twitter bidez, ondo bidean Valverdek eramango du bere bosgarren Andaluziako itzulia.

Argazkia: Bettini Photo eta Twitter