Egoitzek (@elizaso) 2017ko Italiako Giroaren 16. etapa ikusgarriaren mini podcast hau prestatu du. Bertan kontatzen du nola Mikel Landak (SKY) eskura izan duen garaipena etapa bikain bat lehiatu ondoren. Azkenean garaipena Nibalik (TBM) kendu dio. Eta faboritoetan inoiz ikusi gabekoa, etapako mendaterik garrantzitsuenean Giroko liderra, Dumoulin (SUN), bide bazterrean beharrak egiten.
Kategoria Artxiboak:Euskaldunak
# 178 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 14. etapa
Egoitzek (@elizaso) 2017ko Italiako Giroaren 14. etaparen mini podcast hau prestatu du. Bertan nola Dumoulin (SUN) Oropako gainean etapa garaipena lortu eta lidergoa sendotzeko gai izan den kontatzen digu. Mikel Landa (SKY) ere faboritoen artean izan dela ere nabarmentzen du.
#175 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 11. etapa
Egoitzek (@elizaso) 2017ko Italiako Giroaren 11. etaparen mini podcast hau grabatu du. Bertan nola egun guztian protagonista izan eta gero Omar Frailek (DDD) etapa garaipena lortu duen kontatzen digu. Horretaz gain Mikel Landa (SKY) errekuperatu bat eta sailkapen nagusikoak nola ikusten dituen kontatzen digu.
#173 Tropela podcastak: 2017ko Emakumeen Bira
Axierrek (@sukigalp) eta Egoitzek (@elizaso) 2017ko Emakumeen Bira aztertzen dute, batez ere kinielari dagokionez. Oraindik ere lasterketa ez da UCI WorldTour egutegiko parte baina bertan entzungo duzuen moduan merituak egiten ari da antolakuntza hala izateko, nahiz eta oraindik ez den eta hori partaidetzan antzeman.
#172 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 9. etapa
Iban (@piban) arduratu da 2017ko Italiako Giroko 9. etapa honen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan nola Quintana (MOV) nagusitu den kontatzen digu eta nola ez, SKY taldeak eta batez ere Mikel Landak izan duten ezbeharra.