#530 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 21. etapa

Roglicek (TJV) nagusitasun handiz eskuratu du 2021eko Vuelta

Espero bezala, gaurkoan etapa garaipena eta horrenbestez 2021eko Vuelta Roglicek (TVJ) eraman ditu. Beste behin etapa garaipena kendu dio eslovakiarrak Corti (EFN) gaur bigarren denborarik onena lortu duen txirrindulari eta Vueltako protagonistetako bati. Horrenbestez, Roglicek beste Vuelta bat poltsikoratu du Mas (MOV) eta Haigen (TBV) aurretik. Ineoseko lehena Yates (IGD) izan da eta podiumeko atarian geratu da ez baita gauza izan Haigekiko zuen minutuko atzerapena berreskuratzeko gaurko saioan. Gazterik onena Mäder (TBV) izan da, mendiko saria Storerrek (DSM) eraman du eta erregulartasunarena Jakobsenek (DQT). Taldekakoan, errepidean erakutsi moduan, Bahrainek eraman du. Euskaldunik onena Ion Izagirre (APT) izan da.

Gaurko etapak emandakoak eta Tropelan jasotako puntuei errepasoa ematen die Egoitz Lizasok (@elizaso) Vuelta honetako azken podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#528 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 19. etapa

Cortek (EFN) beste etapa garaipen bat lortu du

Espero genuen ihesaldia izatea, baina ez ihesaldiko norbaitek etapa garaipena lortzea. Eta hori egin duena Cort (EFN) izan da, horrela bere Vuelta honetako hirugarren garaipena lortuz. Jakobsen (DQT) lehen portuak ezin izan ditu tropel nagusiarekin eragin eta horrek zerikusia izan du bere taldeak esfortzu gehiegirik ez egiteko ihesaldia irensteko. Sailkapen nagusiari dagokionez, berriz, aldaketarik ez: Roglicek (TJV) jarraitzen du gorriz.

Gaurko etapak emandakoak eta biharkoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu

#521 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 12. etapa

Cortek (EFN) bigarren etapa garaipena Vuelta honetan, oraingoan esprintean

Aipatzen genuen atzo Cort (EFN) protagonista izan zela, baina gaurkoan protagonismo handiago izan duela ezin uka etapa garaipena lortuta. Podcastean aipatzen den moduan, BikeExchange Matthewsek (BEX) etapa garaipena lor zezan lanean gogor aritu bada ere, azkenean Education Firsteko txirrindulariak azti aritu dira etapa garaipena lortzeko. Bi hauen artean Bagioli (DQT) izan da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Eikingek (IWG) jarraitzen du lider.

Gaurko etapak emandakoak eta biharkoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu

#520 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 11. etapa

Roglicek (TJV) bigarren etapa garaipena

Gaur ere Cort (EFN) protagonista izan bada ere, azkenean etapa garaipena Roglicek (TJV) eraman du Mas (MOV) eta Lopezen (MOV) aurretik. Cortek beste laukote batekin osatutako ihesaldian egin du bidea eta azken metroetan hartu diote aurre liderrek. Eikingek (IWG) ondo eutsi dio lidergoari etapan hamargarren postuan sailkatuta, beraz, gorriari eusteko moduan da. Bestelako notizia Alex Aranburuk (APT) Vuelta utzi izana izan da atzoko erorikoa tarteko. Philipsen (AFC) eta Carrek (EFN) lasterketa utzi dute.

Gaurko etapak emandakoak eta biharkoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu

#457 Tropela.eus podcastak: 2020ko Espainiako Vuelta errepasoa – 16. etapa

Cortek (EF1) etapa garaipena lortu du, EF1ren hirugarrena Vuelta honetan

2020ko Espainiako Vueltako 16. etapa aukeratuen arteko esprintean erabaki da. Izan ere azken mendateak atzean utzi arazi ditu azkarretan azkarrena eta helmugan ezohiko esprinta ikusi dugu. Bertan Cort (EF1) izan da azkarrena eta bigarren liderra bera, Roglic (TJV), 6 segundoko gainsaria hartuz lidergoa sendotzeko asmoz. Costa (UAD) izan da errepidean hirugarren, baina zigortua izan da eta ondorioz Smithi (MTS) eman diote hirugarren postua.

Hau eta gaur jokatuko den etapa erabakigarriaren ingurukoak kontatzen ditu Iban Perezek (@piban) podcast honetan.

Podcastera harpidetu