#140 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 5. etapa

2016ko Espainiako Vueltako 5. etaparen laburpenaz Iban (@piban) arduratu da. Podcast honetan Kruijswijkek (TLJ) eta Bakelandtsek (ALM) izan duten erorikoari eman dizkio minuturik gehien izan ere erorikoa bide ondoan kendu gabe zegoen poste batek sortu baitu. Eztabaida, beraz, berriro ere mahaigainean.

#139 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 4. etapa

Gaurkoan 2016ko Vueltako 4. etapari errepasoa Egoitzek (@elizaso) eman dio. Bertan Calmejane (DEN) gazteak ihesaldian sartu eta etapa garaipena lortu duen kontatzen digu. Bigarren irabazlea, hau ere ihesaldian izan delako, Atapumak (BMC) lortu baitu lasterketako lider jarri baita. Taldekide duen Van Garderenek (BMC), aldiz, denbora galdu du.