#140 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 5. etapa

2016ko Espainiako Vueltako 5. etaparen laburpenaz Iban (@piban) arduratu da. Podcast honetan Kruijswijkek (TLJ) eta Bakelandtsek (ALM) izan duten erorikoari eman dizkio minuturik gehien izan ere erorikoa bide ondoan kendu gabe zegoen poste batek sortu baitu. Eztabaida, beraz, berriro ere mahaigainean.

Aurre analisia: 16. etapa: Bourg-de-Péage / Gap (201 km)

etapa 16Hirugarren astean murgilduta jada, Frantziako Tourreko pelotoi handiak bigarren atseden egunera iristeko etapa hau gainditu beharra dauka. Beste behin, azken egunetako joera berdintsua izango du etapa honek. Oso ibilbide aproposa izango dute iheslariek arrakasta izateko, are gehiago, azken bi egunetako pelotoiaren jarrera eta abiadura ikusirik. Gapeko etapako irabazlea ihesaldian egongo delakoan gaude.

Ihesaldia antolatzeko abiadura izugarria izango da hasierako kilometroetan, baina behin ihesaldia antolatuta dagoela, pelotoiak hanka altxa eta iheslariek errenta polita irabaziko dute mugimendua Gapeko helmugara eraman ahal izateko. Ibilbideak bi mendate dauzka, bereziki garrantzitsua izango da azken mendatea Col de Manse (8.9km, 5.6%), 12 km-ren faltan gaindituko dutelarik. Mendate honetan erabakiko da etapako irabazlea, gorantz ez bada, beherakoan. Oso jaitsiera bihurria da eta teknikoki trebeak diren txirrindulariek abantaila izan dezakete jaitsiera arriskutsu honetan. Continue reading “Aurre analisia: 16. etapa: Bourg-de-Péage / Gap (201 km)”

Aurre analisia: 14. etapa: Rodez / Mende (178.5 km)

etapa 14

Frantziako Tourreko bigarren asteburuko lehen etapa ihesaldiarentzat egina dago. Ez dago ibilbidea ikusi besterik ez, ihesaldiak aukera paregabea izango duela jabetzeko. Beste behin, ikusteko etapa polita izango dugu aurretik, batez ere ihesaldian murgiltzen diren txirrindularien artean egongo diren mugimendu ezberdinengatik.

Ibilbidearen lehen zatian mendate bat izango dute txirrindulariek, eta normalena, bertatik ihesaldia antolatuta ateratzea izango litzateke. Talde ezberdinek ondo dakite etapa hau ihesaldiak irabaziko duela, eta oraindik garaipen gabe dauden taldeek txirrindulariren bat edo beste ihesaldian sartzea nahiko dute, hasiera benetan bortitza izango duelarik etapa honek. Hortik aurrera, pelotoiak nabarmen altxako du hanka, ihesaldiak errenta polita hartzen duen heinean. Continue reading “Aurre analisia: 14. etapa: Rodez / Mende (178.5 km)”