Hitz hori zerabilten Twitterren erorikoan nahastuak izan ziren txirrindulariak. Egia esan ez zen gutxiagorako izan. Asko izan ziren kaltetuak eta zenbait ospitalerako bidea hartu behar izan zutenak, tartean hiru euskaldun.
Hona hemen kaltetuen zerrenda:
– Amets Txurruka (EUS): lepauztaia hautsita.
– Mikel Astarloza (EUS): eskuineko ukalondoa lekutik atera zitzaion. Zorionez ez du hautsirik.
– Imanol Erviti (MOV): eskuin zangoan zauri larria. Ebakuntza egin behar diote.
– Poels (VCD): hiru sahiets hautsita izateaz gain, giltzurruna, birikak eta bazoa kaltetuak.