#262 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 3. etapa

2018ko Frantziako Tourreko 3. etaparen kronikatxoa egiten du Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan. Garaipena BMC taldeak eskuratu duela dio eta lider aldaketa eragin duela, Van Avermaet (BMC) baita lider berria. Badaki belgikarrak maillot horia eramatea zer den. Orokorrean balantza orekatzeko balio izan duen etapa izan dela kontatzen digu.

#142 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 7. etapa

2016ko Vueltako 7. etaparen kronika Egoitzek (@elizaso) egin du. Bertan nola gaurko etapak ezustekoa eman eta espero baino zirraragarriagoa egin zaion azaltzen du. Irabazlea Van Genechten (IAM) izan da eta atzetik Bennati (TNK) eta Valverde (MOV) izan ditu. Contador (TNK) tartean izan den erorikoaz ere mintzatzen da eta gaur hanka lurrean jarri duten txirrindulariak ere […]

Erabakiak azkar eta gaizki hartzen direnean

Asko esan eta idatzi da Espainiako Vueltan atzo jokatu zen taldekako erlojuaren kontrako saioaren ibilbidearen eta hartutako erabakien inguruan. Eta ondo amaitzetik urruti geratu direlakoan nago ondoren azalduko dudan moduan. Azter dezagun kronologikoki gauzak nola izan diren. Urtarrilean aurkeztu zen 2015eko Vueltaren ibilbidea, tartean atzoko etapa. Antolatzaileek eta ibilbidea ezagutzen zutenek ontzat eman zuten World […]

Aurre analisia: 9. etapa, Vannes / Plumelec (28 km)

Lehen lasterketa asteari amaiera emateko, hona hemen 9.etapa, taldekako erlojupeko garrantzitsua. Guztira 28km egin beharko dituzte talde ezberdinek, eta ez pentsa ibilbide erraza izango dutenik. Lehen zatia laua baldin bada ere, ibilbidearen erdi partean eta batez ere bukaeran gauzak nabarmen zailduko zaizkie. Hiru igoera edukiko dituzte, lehena 4km 2-3%-ra, bigarrena 1km 4%-ra eta azkena helmugara […]

Evansek, hordagoa handira

Idatz nezakeen Julen Gabiriaren abenturaz, baina ez dut egingo, Berria egunkarian artikulu gozagarria plazaratu berri dutelako eta nik ezingo nukeelako hobetu. Analisi sakon bat ere banuen buruan, baina Hibaik Tropela.net blog honetan bertan Kittel eta bere taldeari buruz egindakoa azterketa xehe eta zabalari itzal egiteko, nahikoa lan (irakurri duzu?). Hortaz, Evansi gorazarre egiteko aprobetxatuko dut. […]

Europara hurbiltzen ari dira

Munduko txirrindularirik onenak gero eta gertuago dituzte urteko zitarik garrantzitsuenak, baina lehenago azken urteetan ohitura izaten ari den bezala Europan sartu baino lehenago zenbait bidaia gauzatu behar dituzte lehen pedalkadak emateko lehiaketetan. Aste honetan ospatu dira emakumezkoetan Qatar-ko Ladies itzulia eta gizonezkoetan Dubai-koa. Txirrindularitza gosea txikitu egin zaigu 2014ko denboraldi interesgarri honen aurrean. Emakumezkorik azkarrena […]

Horner eta Samu arnasestuka

Atzo jakin genuen Samuel Sanchezek – azkenean – aurtengo denboraldirako taldea aurkitu duela. Aurreko astean, berriz, Horner izan zen etorkizun hurbilari bide orria egin ziona. #postEuskaltel garai honetan Samuk berak ere ez zuen usteko horrenbeste lan izango zuenik talde bat aurkitzeko. Pekinen urrea lortu izanak, Tourreko podiumean sartu izanak – Contadorren garaipena baliogabetu ondoren -, […]

Bigarrenez, Tourreko garaileak ingelesez hitz egiten du

Jada nahiko garbi geratu zen Wigginsek aurtengo Tourra irabaziko zuela. Hala ere, onenek historian egin izan duten moduan, azken erlojuaren kontrako saioa irabazita amaitu du Wigginsek. Eta zein alderekin gainera: 1:16rekin. Bigarren, nola ez, bere taldekidea den Froome.Bi Skyko liderrak, beraz, lehen bi postuetan. Gaurko erlojuaren kontrako saioarekin Wigginsek lider zergatik izan den erakutsi du, […]

#66 Tropela.net podcastak: Frantziko Tourra 2012. Lehen asteari errepasoa

Frantziako Tourreko lehen asteari errepasoa egiten dute podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Axier Sukia (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso). Gainera podcast honetan Haimar Zubeldiari atseden egunean egindako elkarrizketa duzue entzungai. Ondorengo edukia aurkituko duzue podcast honetan: – Haimar Zubeldiari egindako elkarrizketa. – Euskal txirrindulariak. – Sky taldearen nagusitasuna. Espero zen? – Zein talde dira Sky […]

#65 Tropela.net podcastak: Frantziako Tourra 2012. Txirrindularien azterketa

Eneko Garate (@egarate), Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Frantziako Tourrean izango diren txirrindularien azterketa egiten dute podcast honetan. Kiniela egiterako orduan zalantzak? Solaskideen iritziak lagungarri izan dakizkizueke.