
Atseden egunaren aurreko etapa ere zinez gogorra izan da txirrindularientzat. Garaipena O’Connorrek (ACT) lortu zuen, ihesaldiaren aurrealdean izanez egun osoan zehar. Mendiko sailkapenean ere lehia ikusi genuen Quintana (ARK) eta Poelsen (TBV) artean. Sailkapen nagusiari dagokionez, aukera guztiei agur esan ziena Van Aert (TJV) izan zen eta Pogacarrek (UAD), aldiz, lidergoa indartu zuen azken igoeran.
Etapa azkar joan zen eta Cavendish (DQT) berak ere lanak izan zituen kontrol barruan sartzeko. Kontrolez kanpo geratu zirenak, besteak, beste, Demare (GFC) eta Coquard (BBK) izan ziren.
Atzoko etapak emandakoa eta biharkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Iban Perezek (@piban).









Gaur eman du jakitera SKY taldeak aurtengo Tourrerako bere bederatzikoa eta tartean bi euskal txirrindulari izango dira: Mikel Nieve nafarra eta Mikel Landa arabarra.
Ordiziko Barrena jauregia izan zen astelehenean Itzuliaren epizentroa, eta goiko solairuko hormak txirrindularitza argazki zaharrez horniturik zeuden. 1974ko Itzuliko argazkiez, hain zuzen ere, izan ere, orduko hartan ere Ordizitik abiatu zen gure lasterketarik garrantzitsuena. Berrogei urte ez dira alferrik pasatu. Argazki haietako batean Luis Ocaña ageri zen, sasoiko Espainiako txirrindulari onena zalantzarik gabe -Tourra eta Itzulia bera irabazi zituen aurreko urtean-. Genio handiko gizona zen Ocaña, gogorra eta oldarkorra, akaso bere haurtzaro latzak eraginda -ezin gozagarriagoa da Carlos Arribasek idatzi duen Ocaña liburua, guztiz gomendagarria ziklismo zale guztiei-.
Hitz hori zerabilten Twitterren erorikoan nahastuak izan ziren txirrindulariak. Egia esan ez zen gutxiagorako izan. Asko izan ziren kaltetuak eta zenbait ospitalerako bidea hartu behar izan zutenak, tartean hiru euskaldun.