Armstrong BBCn: sinesgarritasuna helburu

Armstrong is back. Gaizkile bihurtutako heroia itzuli da. Orain dela bi urte Oprah Winfreyri aitortu zion urtetako dopina (Egoitzen iritzia), eta bueltan da Armstrong, oraingoan BBCko kirol editore Dan Roanen aurrean. 2013ko urtarrilean dena ilun bazen ere, 2015ean “argia” ikusten ari da Armstrong. Hala ere, barkamena eskatzetik urrun, baloiak kanpora botatzean datza txirrindulari ospetsuaren diskurtsoa. […]

Carnage!!

Hitz hori zerabilten Twitterren erorikoan nahastuak izan ziren txirrindulariak. Egia esan ez zen gutxiagorako izan. Asko izan ziren kaltetuak eta zenbait ospitalerako bidea hartu behar izan zutenak, tartean hiru euskaldun. Hona hemen kaltetuen zerrenda: – Amets Txurruka (EUS): lepauztaia hautsita. – Mikel Astarloza (EUS): eskuineko ukalondoa lekutik atera zitzaion. Zorionez ez du hautsirik. – Imanol […]

Sastrek etapa garaipena eta podiumeko postua

Sastrek egin du egin beharrekoa bere helburua lortzeko. Monte Petranon hasieran erasoa jo eta etapa garaipeneraino igoera bikaina egin du. Eta bigarren saria: sailkapen nagusiko hirugarren postura pasa da Leganeseko txirrindularia. Mendiko etapak sortu du bai espero zen zalaparta. 2. kilometrorako eguneko ihesaldia osatu da, larunbateko eta igandeko etapetan gertatu zen bezala, baina gaurkoan amaiera […]

Italiako Giroa 2009, multzoen azterketa (II). Espezialistak eta igotzaileak

Multzo honetan izenik bada, Lance Armstrong da. Bere itzulerako denboraldian lehenengo aldiz Italiako Giroa egitea zuen urteko lehen helburu eta pasa den hilabetean lepauztaia apurtu izanak ere ez dio hori galaraziko. Ez dut irabazteko moduan ikusten, baina hainbat aldiz erakutsi duen lehiakortasunaz erraz sar daiteke top 10ean. Bere azken elkarrizketetan zentzuzko hitzak entzun dizkiogu, Levi […]