#64 Tropela.net podcastak: Frantziako Tourra 2012. Ibilbidearen azterketa

Axier Sukia (@sukigalp), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Frantziako Tourraren ibilbideari errepasoa egiten diete:

– Aldaketa nagusi moduan 100 kilometrotako erlojuaren kontrako bakarka jokatu beharra.
– Mendiko etapen egitura ere ezberdina aurtengoan.

#63 Tropela.net podcastak: Dauphiné Kriteriuma 2012. Ibilbidea eta txirrindularien azterketa

Eneko Garate (@egarate), Axier Sukia (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2011ko Dauphiné Kriteriumaren ibilbideari eta txirrindulariei errepasoa egiten diete:

Ibilbidearen inguruko argibideak. Zein aldaketa daude iaztik? Zein motatako txirrindularientzat da egokia aurtengo ibilbidea?
Multzoen azterketa. Iazko podiumetik hasi eta Tropelako multzo bakoitzeko txirrindularien inguruko iritzia, beti ere kiniela egiteko irizpideen baitan.

#62 Tropela.net podcastak: Italiako Giroa 2012. Errepasoa

Eneko Garate (@egarate), losu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Italiako Giroari errepasoa egiten dute:

– Azken astean izan diren etapak
– Sailkapen nagusiko indartsuneak: Purito, Hesjedal eta azken unean muturra sartu zuena, De Gendt.
– Italiarrak podiumetik kanpo!
– Euskaldunak
– Lehen hamar sailkatuak
– Tropelako lehen postuak

200 metro, 16 segundo

Pinottik irabazi du Milango erlojupekoa, eta Hesjedalek etxeratu du maglia arrosa, 16 segundorengatik. Rodríguez eta De Gendt izan ditu kanadiarrak ondoan podiumean. Mikel Nievek hamargarren postuan bukatu du Giroa.

Giau, Manghen, Alpe di Pampeago, Mortirolo eta Stelvio –beste batzuen artean- igo ostean, 16 segundo besterik ez dira izan sailkapen nagusiko lehen bien artean. 200 metro inguru falta zitzaizkionean Rodriguezi jabetu da Hesjedal itzulia berea zela. Ordura arte, denbora erreferentziak bere aldekoak izan arren, ezin lasaiegi arnas hartu, badaezpada ere. Hori da marka. Azken etapan ez da ezusteko handirik izan. Izan ere, Hesjedal Rodríguez baino hobeto moldatzen da erlojuz kontra eta hori baliatu du Giroa eskuratzeko. Continue reading “200 metro, 16 segundo”

De Gendt Ormaiztegiko zakurrarena egiten

Flandriako txirrindulariak erakustaldia eman du gaurkoan. Hori bakarrik ez, Giro honetako eta aspaldian ikusi dugun erakustaldirik gogoangarriena eman digu. Txirrindulari zaleok eskerrak emateko moduan gara zalantzarik gabe.

Gaurkoan Ion Izagirrek ere ederki egin du lan Mikel Nieveren mesedetan. Mikelek 28 urte bete ditu gaur eta etapa garaipena nahi zuen, baina gonbidatu berezi bat izan du bere saiakeran Cunegoz gain, De Gendt hain zuzen ere.

Eta Ormaiztegiko zakurrerena?

Continue reading “De Gendt Ormaiztegiko zakurrarena egiten”