Gonbidapen garestiak Frantziako Tourrean

Argazkia: letour Pasa den astean jakin ziren 2019ko Frantziako Tourrerako azken gonbidapen edo wild card-ak. Ez zen sorpresarik izan. Direct Energie eta Arkea-Samsic Frantziako taldeak izan dira aukeratuak. Espero zena, Arkea-Samsic taldearen lekuan Vital Concept ikustea ere posible ikusten genuen arren askok. Ez alferrik, UCI rankingean hobeto kokatua dago Vital Concept (25) Arkea-Samsic baino (28). […]

Carnage!!

Hitz hori zerabilten Twitterren erorikoan nahastuak izan ziren txirrindulariak. Egia esan ez zen gutxiagorako izan. Asko izan ziren kaltetuak eta zenbait ospitalerako bidea hartu behar izan zutenak, tartean hiru euskaldun.Hona hemen kaltetuen zerrenda:- Amets Txurruka (EUS): lepauztaia hautsita.- Mikel Astarloza (EUS): eskuineko ukalondoa lekutik atera zitzaion. Zorionez ez du hautsirik.- Imanol Erviti (MOV): eskuin zangoan […]