Izan ez direnak

Iparraldeko Kanpainiaren aurreneko asteburua pasa da, eta honen biharamunean, kirol eta bizi-legeak agintzen duten moduan, euren garaileak (eta galtzaileak) ditugu hizketagai: Stannard eta Sky-ren lan bikaina Omloop Het Nieuwsblad-en, Boonen-en lasterketa pattala eta hurrengo eguneko erredentzioa Kuurne-Brusel-Kuurne-n OmegaPharma-k eman zuen erakustaldian, Belkin-en eta batez ere Vanmarcke-ren sentsazio onak, eta beste hainbat kontu.

Alabaina, larunbateko proba ikusgarriak lasterketaren irteeran izan zuen kontrapuntua, bertan behar zukeen bere semeetako baten omenez gordekotako minutuko isilunean. Ez da gainera zoritxarrez azken urteotako bakarra izan, eta txirrindularitzaren tenplu handia den Belgikak (Flandesek batez ere) ikusi du batez ere zerrenda beltz hau loditzen azken bosturtekoan. Horrexegatik, izan zirenen gainetik, izan ez zirenak (eta jada tamalez sekula izango ez direnak) ekarri nahi izan ditugu gogora gaurkoan. Continue reading “Izan ez direnak”

Badatoz harbidetako klasikoak

Izenburuak dioen bezala, heldu dira aurten ere harbidetako klasikoak. Asteburu honetan hasiko dira Belgikako klasikoak, Omloop het Nieuwsblad eta Kuurne-Bruxelles-Kuurne lasterketekin eta apirilaren 13ra arte hainbat klasiko jokatuko dira. Txirrindularitza zale askok esaten dute asteburu honetan hasten dela benetako denboraldia eta lasterketak hauek gainera, beste xarma bat dute. Flandriako zaletuek ikaragarri maite dituzte lasterketa hauek eta ikaragarria izaten da bertan izaten den ikusle kopurua. Garrantzitsuenak Flandriako Tourra eta Paris Roubaix izango dira eta faboritoen artean hiru aipatuko nituzke guztien gainetik: Cancellara, Sagan eta Boonen. Continue reading “Badatoz harbidetako klasikoak”

Daniel Martin garaile Liège-Bastogne-Liègen


Daniel Martin. Bai, ondo irakurri duzue. Ez Gilbert, ez Valverde, ez Joaquim Rodriguez. Ezta Nibali ere. Eskalatzaile irlandarra izan da aurtengo 4. monumentuaren garailea. Askok uste zuten aurrean ibiliko zela, podiumaren lehian, baina gutxik espero zuten koska gorenean ikustea. Eta are gutxiago lasterketako indartsuena izanik. Apustu-etxeek sartutako euro bakoitzarengatik 15-20 artean ematen zituzten bere garaipenarengatik. Eta hala gertatu da. Poztekoa, bestalde. Hala ere, bere bilakaera ikusita ez gintuzke horrenbeste harritu behar bere garaipenak. Urtero pauso bat eman du aurrera. Zeresanik ez aurten, Kataluniako Volta merezimendu osoz irabaziz. Eta gaur munduko onenen artean lortu du lekutxoa irlandar meharrak.
Continue reading “Daniel Martin garaile Liège-Bastogne-Liègen”

Klasikoak bai…baina zein klasiko?

Paris-Roubaix

“Klasikoek geroz eta garrantzi handiagoa daukate nazioarteko egutegian”. Halaxe zioen iaz urria aldera Igor Gonzalez de Galdeanok. Hala zioen, paradoxikoki, txirrindularitzaren historian bere izena urrezko letraz idatzirik duen Fiorenzo Magni klasiko gizon handia (ez baitzuen, italiarra izanagatik, alferrik “Flandeseko Lehoia” goitizena jaso), zendu eta egun gutxira. Eta paradoxikoki diot, esaldi harexek berak txirrindularitzarentzat horren zutarri garrantzitsu den bere historiari berari, izan zuri-beltzean nahiz kolorean, nolabaiteko errespetu falta erakusten ziola iruditu zitzaidalako orduko hartan. “Klasikoak klasiko badira, urteetan zehar kirol honetan ukaezinezko garrantzia izan dutelako izango da”, pentsatu izango genuen askok; klasikoak, txirrindularitzaren erromantizismoaren ikur, bi gurpilen gaineko totem askoren jaioleku, eta zalantzarik gabe, txirrindularitza bera bere osotasunean ulertzeko ezinbesteko osagaia. Continue reading “Klasikoak bai…baina zein klasiko?”

Egoitz Garcia klasikomanoa

Egoitz Garcia ihesaldiko tropeltxoan

Gaur jokatu da Omloop Het Nieuwsblad, Flandriako lehen klasikoa. Txirrindularitza zaleok zain ginen lasterketa hau ikusteko klasikoetan urtek lehena izan baita eta euskaldunontzat zorionez, ETB1tik jarraitzeko aukera izango dugu.

Paoloni Katusha taldeko italiarra izan da garaile. Gogoratu azkenean Katusha, Joquim Rodriguezen taldea, World Tour izango dela ebatzi dela orain gutxi eta gaurko garaipenak beste bultzadatxo bat eman dio talde errusiarrari. Ezin aipatu gabe utzi, ordea, Omega Pharma talde klasikozalearen protagonismoa: bigarren sailkatu da Vandenbergh eta Chavanel lasterketa buruan izan da hainbat kilometroetan.

Continue reading “Egoitz Garcia klasikomanoa”