
Gaurko Espainiako Vueltako 3. etapa esprintean amaitu da eta garaipena Bennettek (BOH) lortu du Theuns (TFS) eta Mezgecen (MTS) aurretik. Aipatzekoa Jon Aberasturik (CJR) laugarren postuan helmugaratzea lortu duela onenekin batera. Aurpegiaren beste aldea Gaviriak (UAD) erakutsi du helmugarako 40kmra aurkitzen zen igoeran tropelari jarraitzeko gauza ez baita izan eta, taldekideen laguntza izan badu ere, ez da gai izan tropelean sartzeko.
Hau eta gehiago kontatzen digu Iban Perezek (@piban) errepaso podcast honetan.








Udaberria hurbiltzearekin batera txirrindularitza denboraldiko garai garrantzitsuenetariko baten atarian gara jada. Orain arte hainbat txirrindulari nabarmendu dira urte hasierako lasterketetan eta gaur euskal zalegoarentzako agian oso ezaguna ez den horietako bat aurkeztera nator.
Omloop Het Nieuwsblad, edo garai batean Het Volk bezala ezaguna zena, larunbat honetan ospatuko da, eta berarekin hasiko da 2015ko txirrindularitza profesional ibilaldia. Nik hala kontsideratzen dut behintzat, orain artekoak denboraldian zehar izango diren beste lasterketetako prestaketa lasterketak izan baitira (arabiar lasterketak, Andaluzia, Algarve…), eta ez helburu zehatzak.