Daniel Martin garaile Liège-Bastogne-Liègen

Daniel Martin. Bai, ondo irakurri duzue. Ez Gilbert, ez Valverde, ez Joaquim Rodriguez. Ezta Nibali ere. Eskalatzaile irlandarra izan da aurtengo 4. monumentuaren garailea. Askok uste zuten aurrean ibiliko zela, podiumaren lehian, baina gutxik espero zuten koska gorenean ikustea. Eta are gutxiago lasterketako indartsuena izanik. Apustu-etxeek sartutako euro bakoitzarengatik 15-20 artean ematen zituzten bere garaipenarengatik. […]

2010ari errepasoa (VIII): Ardenetako Hirukoa

Ardenetako Hirukoa Apirileko 8 egunetan goi mailako hiru lasterketa batzeagatik da ezaguna. Tropeleko txirrindulari garrantzitsuenak belgikar eta herbeheretar lurraldeetan izaten diraLiège -Bastogne-Liège monumentua lehiatzen eta hau aprobetxatuz Amstel Gold Race eta Flèche-Wallone lasterketetan ere maila izugarria izaten da. Normalean itzuli handiak lehiatzen izaten diren txirrindulari gehientsuenak punta-puntan izaten dira lasterketa hauetan, mendatetxoz josiak baitaude ibilbideak. […]

2010ari errepasoa (VI): Harbideetako Errege Berria

Paris-Roubaix lasterketari iparraldeko infernua deitzen zaio. Boonenentzat hala izango da behintzat aurtengoan. Ez Cancellararentzat. 7 egun lehenago Flandriako Itzulian gertatutakoa ikusi eta gero, bi gizon hauen arteko lehia ikusteko prestatuta geunden denok berriro ere. Flandriarra, errebantxa gosez, suitzarra ongi zaintzeko asmoarekin irten zen, baina indarrez ez ezik, taktika aldetik ere antzu xamar ibili zen. Helmugarako […]

Liège–Bastogne–Liège, inoiz baino irekiago

Igande honetan egutegiko klasikarik zaharrena disputatuko da Belgikako errepideetan. 1892an lehen edizioa disputatu zenetik hamaika gertakari handi jazo izan dira Liège inguruan, eta aurten ere hala izatea espero dugu denok. Ez dugu ibilbidea hemen eta orain deskubrituko, txirrinduzale orok baitaki klasika hau non eta nola erabakitzen den normalean. Dena den, azken kotak merezi du aipamentxo […]

Ardenetako Hirukotea: berezitasunak

Euskal Herriko Itzuliarekin euskal errepideetan txirrindularitzarik onenaz gozatu ondoren eta Flandesko Tourra eta Paris-Roubaix pasa direnean, gainean ditugu Ardenetako Klasikoak: Amstel Gold Race, Fleche Wallonne eta Lieja-Bastogne-Lieja. Eta aurten lehen aldiz Tropelako lehiaketa izango da klasiko hauekin. Denboraldiko hirugarren lehiaketa hau nahiko berezia da, parte hartzaile bakoitzak bere ziklista-talde bakarrarekin jardungo baitu 3 probetan. Horrek […]

Contador helburuak aldatuz

Bukatu berri da aurten Alberto Contadorrek korritu duen bigarren lasterketa. Bietan nagusi izan dugu Pintoko txirrindularia, Algarven aurrena, Paris-Nizan ondoren. Astebeteko eta itzuli haundietako txirrindularirik onena dugu inongo zalantzarik gabe. Jendeari gehiago edo gutxiago gustatuko zaio baina hori momentu honetan behintzat ukaezina dela dirudi. Urte hasieran egin zuen egutegiaren arabera, Kataluniako Volta eta Euskal Herriko […]

Gilbert denboraldi amaieran jaun eta jabe

Txirrindulari denboraldia aurtengoz atzoko Lombardiako Giroarekin amaitutzat ematen da. Tropela.net-en Munduko Txapelketarekin amaitu ziren lehiaketak, baina tartean behin zerbait argitaratzeko behar besteko informazioa izango denez, horri ekin nahi diot post honekin hurrengo lehiaketa iritsi artean. Gaurkoan Gilbertez hitz egingo dizuet. Ikaragarria izan dira Belgikarrak azken hilabete honetan lortu dituen garaipenak: Coppa Sabatini, aurreko igandean Paris-Tours, […]

Amstel Gold Race. Garagardoa eta bizikleta

Asko izan dira Gasteizen alkohol tasa altuarekin bizikletaz ibiltzeagatik multa jarri dietenak. Badirudi bateragarriak ez direla bizikleta eta alkohola, baina Holanda aldean zentzua hartuko du binomio honek bihar jokatuko baita Amstel Gold Race klasiko ospetsua. 258,6 kmtako ibilbidea bete beharko dute txirrindulariek, Maastricht-etik Valkenburg-era. Ibilbidea zirkuitu ezberdinetan banatua da eta zenbait lekutatik hirutan ere pasa […]

Oilar gorriaren txanda: Flèche Wallone eta Liège-Bastogne-Liège

Urteroko zitari jarraiki, Apirileko erdialdera heldu zaio bere txanda Wallonniako oilar gorriari. Flandesko lehoi zaharrak herriko harbideak ederki astindu ditu beste behin, bere semeen jatorri germaniarrak bide hauen egitura erromatarrak beren baitan sua sortuko balute bezala. Harbideak pasata Ardenetako asteari Amstel Gold Race klasikoak eman zion hasiera. Munduko Kopako garaian gertatzen zenaren kontra, orain hiru […]