Astebete pasa da Giroa amaitu zenetik eta jada urrun geratzen da Giroa. Dauphiné hasi berri da eta laster izango dugu ere Tourra gainean. Gaurko honetan ordea tropelak Italian igaro dituen hiru asteek utzi diguten protagonistetako bat ekarriko dut gogora: Amador.
Egile Artxiboak:Markel
Tiesj Benoot – izar baten lehen urratsak
Harbideen garaia amaitu da. Txirrindulari, auto eta zaletuen zarata eta hotsak Frantzia iparraldeko zelai amaigabeen artean desagertu dira. Denboraldia aurrera doa eta harbideak hutsik geratu dira, datorren neguan txirrindulariak noiz itzuliko. Klasikoek eman dutenaren inguruan errepasoa egiteko momentua heldu da. Goiburu handiak utzi dizkigute aurten ere. Esprinterren udaberria izan da, duda barik. Kristoff eta Degenkolb. Degenkolb eta Kristoff. Historia egin dute biek. Kristoff De Ronde Van Vlaanderen irabazi zuen lehen norvegiarra bihurtu zen. Degenkolb aldiz urte berean Milano-Sanremo eta Paris-Roubaix irabazi dituen hirugarren gizona izan da. Azkar esaten da gero. Aurrez Sean Kellyk, 1986an, eta Cyrille van Hauwaertek, 1908an, soilik lortu zuten. Txirrindularitzaren Olinpoan sartu da alemaniarra.
Edward Theuns: Topsport Vlaanderenen azken harribitxia
Udaberria hurbiltzearekin batera txirrindularitza denboraldiko garai garrantzitsuenetariko baten atarian gara jada. Orain arte hainbat txirrindulari nabarmendu dira urte hasierako lasterketetan eta gaur euskal zalegoarentzako agian oso ezaguna ez den horietako bat aurkeztera nator. Edward Theuns (Gent, 91’) Topsport Vlaanderen talde flandiarreko kide da eta otsailean gehien nabarmendu den txirrindularietako bat dugu. Europe Tourreko lider izan ostean 2. postuan da orain emaitza on mordoa pilatu eta gero. Bigarren urtea du flandriarrak profesional mailan eta iaz bere lehen garaipena lortu ostean hura kasualitatea izan ez zela erakusten ari du.
Continue reading “Edward Theuns: Topsport Vlaanderenen azken harribitxia”
Tropeleko gazteak: denboraldi hasierari errepasoa
Urtero lez martxan dugu berriro ere nazioarteko tropela. Denboraldi hasierako lasterketak eszenatoki aparta dira txirrindulari gazteek bere burua ezagutzera eman dezaten eta aurtengoa ez da salbuespena izaten ari. Azken asteetan bi lasterketa nagusi izan dira zaleen ahotan: Down Under Tourra eta San Luisko Tourra.
Continue reading “Tropeleko gazteak: denboraldi hasierari errepasoa”
Tony Martinen erakustaldia Valverdek hortzak erakutsi dituen egunean
Ikuskizun ederra eskaini digu gaurkoan ere Itzuliko 2. etapak: Iparraldeko errepide bazterretan bildu diren zaletuek Tony Martinen erakustaldia bertatik bertara ikusteko aukera izan dute. Ziztu bizian pasa da Urdazubi inguruko zaletuen begien aurretik alemaniar txirrindularia. Beno, txirrindularia, hura zela jakin badakigulako. Ze zaldia ere izan zitekeen, edota 5etako espresoa. Hura zen abiada. Erasoa jo eta segundu bakar bat ere jateko gai ez da izan tropela, amaiera aldera, OPQSekoak hanka altxa duen arte, helmugan garaipena ospatzeko denbora lain hartuz. Gaur talde estrategia ondo baliatzen jakin dute talde belgikarrean. De Ronden egin ez zuten akats larria arintzeko balioko du, akaso.
Continue reading “Tony Martinen erakustaldia Valverdek hortzak erakutsi dituen egunean”