#294 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 12. etapa

Hauxe duzue 2018ko Espainiako Vueltako 12. etaparen inguruan Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatu duen podcasta. Bertan erabateko protagonismoa ihesaldiak izan duela kontatzen du Egoitzek, alde batetik etapa garailea bertan zelako, Geniez (ALM) frantziarra, eta bestetik, nahikoa denbora tartea lortuta, Jesus Herrada (COF) lasterketako lider berria baita ihesaldi horri esker.

#138 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 3. etapa

Gaurkoan Raulek (@raulperezmartin) kideak hartu du Vueltako 3. etaparen minipodcast hau grabatzeko txanda. Bertan Ezaron amaitu den etaparen laburpen motza bezain kondentsatua egiten du. Etapa garailea Geniez (FDJ) eta faboritoen artean segundoak galtzen Contador (TNK) eta Kruijswijk (TLJ).

Partaideak, multzoka

Zigorrak, lesioak, Munduko Txapelketarako prestaketa edo txirrindulari gazteenei aukera ematea. Bada arrazoi mordoska, aurtengo Vuelta-ra izen ilustre ugari inguratzeko. Partaidetza aberats hontatik abiatuta, Tropela-ko kideek (azkenaldian ohi dutenez), kiniela mamitsua proposatu digute. Has gaitezen korapiloak askatzen:

HAUTAGAI NAGUSIAK

CONTADOR: Hiru astekoetan balorerik seguroena izan da azken urteetan. Ez dut uste sei hilabeteko etenak, gainditu ezin dezaken oztoporik sortuko dionik. Azkar hartzen du erritmoa, irrikaz eta gosez itzuli beharko litzateke, taldea ere esnatu zaio eta, batez ere, azkenaldian lehen aldiz, denboraz planifikatu ahal izan du bere prestaketa. Lehen astean, defentsan lan egin beharko du, azken astean erasora pasatzeko. Bjarne Riis-ek birritan errepikatu bezela: “Contador-i dagokio faborito nagusiaren txartela”. Continue reading “Partaideak, multzoka”