#523 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 14. etapa

Bardetek (DSM) etapa eta mendikoan lidergoa lortu ditu

Ihesaldia osatu da aurreikusi moduan eta bertan, mendiko puntuen bila eta etaparen lehian, Bardet (DSM) frantziarra. Berak eraman du etapa garaipena Jesus Herrada (COF) eta Vinen (AFC) aurretik. Aipagarria Vinek izan duen erorikoa eta gero podiumeko postuetan sailkatu izana. 10 minututiko gorako atzerapenarekin helmugaratu da tropel nagusia eta bertan zen Eiking (IWG) maillot gorriarekin lidergoari eutsiz.

Gaurko etapak emandakoak eta biharkoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu

#369 Tropela.eus podcastak: 2019ko Espainiako Vuelta errepasoa – 6. etapa

Jesus Herradak (COF) Vueltako 6. etapa irabazi zuen

Atzoko Espainiako Vueltako 6. etapan protagonista ihesaldia izan zen. Etapa garaipena lortu zuena Jesus Herrada (COF) izan zen. Iheskide izan zen eta bigarren sailkatu zen Teuns (TBM), berriz, lortutako errentari esker lasterketako lider berria da.

Alde mingotsa Uran (EF1), Carthy (EF1), Roche (SUN) eta Victor De la Parte (CPT), orain arte sailkapen nagusian lehen euskalduna genuena, eroriko baten ondorioz lasterketa utzi beharrean izan ziren. Gaur jakin dugunez Formolok (BOH) ere ez du irteera hartuko.

Hau eta gehiago kontatzen digu Iban Perezek (@piban) podcast berri honetan

Podcastera harpidetu

#295 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 13. etapa

Euskadi-Murias taldeak desira zuen etapa garaipena lortu zuen eta hori 2018ko Espainiako Vueltako 13. etapan izan da. 32 txirrindulariz osatutako ihesaldian, tartean Euskadi-Muriaseko Oscar Rodriguez, nahikoa tartea irekita tropel nagusiari, Oscarrek lortu zuen etapa garaipena. Sailkapen nagusiari begira Jesus Herradak (COF) denbora galdu bazuen ere maillot gorriari eusteko gai izan zen. Indartsuen agertu zirenak atzokoan Simon Yates (MTS) eta Quintana (MOV) izan ziren. Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizasko (@elizaso) mini podcast honetan.

#294 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 12. etapa

Hauxe duzue 2018ko Espainiako Vueltako 12. etaparen inguruan Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatu duen podcasta. Bertan erabateko protagonismoa ihesaldiak izan duela kontatzen du Egoitzek, alde batetik etapa garailea bertan zelako, Geniez (ALM) frantziarra, eta bestetik, nahikoa denbora tartea lortuta, Jesus Herrada (COF) lasterketako lider berria baita ihesaldi horri esker.