#458 Tropela.eus podcastak: 2020ko Espainiako Vuelta errepasoa – 17. etapa

Gauduk (GFC) bigarren etapa garaipena Vuelta honetan eta sailkapen nagusiko lehen 10 postuetan amaituko du

2020ko Espainiako Vueltako 17. etapa erabakigarria Gaudu (GFC) frantziarrak irabazi du Mäder (NTT) eta Ion Izagirreren (AST) aurretik helmugaratuta. Hiruak eguneko ihesaldian izan dira, baina atzean Vuelta erabakitzeko zegoen. Carapazek (IGD) zirrara eragin dio etapari erasoa jo eta Roglic (TJV) atzean uztean, baina ez du nahikoa tarte lortu eta bigarren amaituko du Vuelta honetan ekuadortarrak. Roglicek (TJV), horrenbestez, Vuelta poltsikoratuko du eta Carthyk (EF1) podiumean amaituko du.

Hau eta bihar jokatuko den etaparen ingurukoak kontatzen ditu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#455 Tropela.eus podcastak: 2020ko Espainiako Vuelta errepasoa – 14. etapa

Wellensek (LTS) bigarren etapa garaipena lortu berriro ere ihesaldian nagusi izanda

2020ko Espainiako Vueltako 14. etapan aurreratu bezala protagonista ihesaldia izan da. Luxuzko txirrindulariez osatutako ihesaldia izan da eta bertan azken maldan azkarrena Wellens (LTS) izan da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Roglicek (TJV) jarraitzen du lider.

Hau eta gaur jokatuko den etaparen ingurukoak kontatzen ditu Iban Perezek (@piban) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#452 Tropela.eus podcastak: 2020ko Espainiako Vuelta errepasoa – 11. etapa

Gauduk (GFC) etapa garaipena ihesaldian bidea eginda

2020ko Espainiako Vueltako 11. etapa asteburu honetako lehen mendiko testa izan da eta bertan ihesaldiak bidea egitea lortu du. Edonola ere, bertan maila altuko txirrindulariak izan dira eta hauetako batek lortu du etapa garaipena, Gaudu (GFC) frantziar gazteak. Soler (MOV) bigarren helmugaratuta, garaipenaren saria lortu ez badu ere, sailkapen nagusian 6. posturaino aurreratzeko balio izan dio. Roglicek (TJV) jarraitzen du lider.

Hau eta gaurko jokatuko den etaparen ingurukoak kontatzen ditu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

#448 Tropela.eus podcastak: 2020ko Espainiako Vuelta errepasoa – 7. etapa

Woodsek (EF1) lortu du Vuletako 7. etapa garaile izatea

2020ko Espainiako Vueltako 7. etapan berriro ere protagonista ihesaldia izan da. Bertan gaurkoan bai, aurrekoan ihesaldian izanda baina etapa garaipenik lortu gabe geratuta, Woodsek (EF1) lortu du etapa garaipena. Bigarren Omar Fraile (AST) izan da, Ion eta Gorka Izagirreren taldekidea. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Carapazek (IGD) jarraitzen du lider.

Hau eta etzi jokatuko den etaparen ingurukoak kontatzen ditu Iban Perezek (@piban) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#446 Tropela.eus podcastak: 2020ko Espainiako Vuelta errepasoa – 6. etapa

Ion Izagirrek (AST) etapa garaipena lortu du Formigalen

2020ko Espainiako Vueltako 6. etapako protagonistak Izagirre anaiak izan dira. Biak ala biak eguneko ihesaldi nagusian bildu dira eta bi izatearen abantaila ederki probestu dute azkenean Ion Izagirrek (AST) etapa poltsikoratzeko. Sailkapen nagusian Roglicek (TJV) zailtasunak izan ditu eta lidergoa galdu du. Carapaz (IGD), horrenbestez, gaurkoan gorriz jantzi dena.

Hau eta etzi jokatuko den etaparen ingurukoak kontatzen ditu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

Podcastera harpidetu