#284 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 2. etapa

Mini podcast honetan 2018ko Espainiako Vueltako 2. etapak eman duena kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso), baita biharko etaparen aurre analisia egin ere. Caminito del Reyn amaitu den etapan garailea Valverde (MOV) izan da eta lider Kwiatkowski (SKY) jarri da bigarren sailkatu ondoren. Eguneko galtzailerik handienak hautagai nagusien artean Porte (BMC) eta Nibali (TBM) izan dira.

#282 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta

Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatu dute 2018ko Espainiako Vueltaren inguruko podcast hau. Bertan aurtengo ibilbidearen ingurukoak, gainsariak eta batez ere Tropelako kiniela errepasatzen dute. Aurtengo berritasun nagusia kinielan “Klasikomanoetan klasikomanoenak” multzoa. Horretaz gain, dortsalak baieztatzearen faltan, 17 euskal txirrindulari izango direla lehian aipatzen dute.

Aste batetik hirura bitartekoa

Gaitasunak eta zailtasunak. Galerak eta biziberritzeak. Horrelakoa ere omen da txirrindularitza. Oraindik ez dugu ahaztu Italiako Giroan gertaturikoa. Hiru asteko itzuli batek duen exijentzia maila ezin da astebetekoekin alderatu, logikoa dirudienez. Simon Yates da desorekaren azken biktima. Thibaut Pinot eta Fabio Aru ere zaku berean sartu ahal diren arren, Ingalaterrako ziklista txikiari eta bere taldeari […]

Kuadrillan azkarrena

Azkarra da, eta langile fina behar denean. Euskal Herriko itzulian izan genuen zale askok Daryl Impey (Mitchelton-Scott) hegoafrikarraren berri. 2012an Gasteizen bukatu zen etapan Allan Davis taldekidearen aurretik sartu zen esprintean helmugara. Egungo talde australiarrarekin lortu zuen lehen garaipena izan zen. Aurretik Barloworld, RadioShack eta MTN Qhubekaren maillotak jantzi zituen. Hirugarren itzulia irabazi berri du […]

Hautagai nagusien artean puntu gutxien Portek. Kamisetaren zozketa

Aurtengo Tourraren atarian galdera luzatu genuen sare sozialen bidez: “Nork emango ditu hautagai nagusien artetik puntu gutxien?”. Gogoan izango duzuen bezala lau ziren multzo horretan genituen txirrindulariak: Contador (TFS), Froome (SKY), Porte (BMC) eta Quintana (MOV). Tropelan faborito nagusiak Froome eta Porte baziren ere, bigarren hau izan zen erorikoaren ondorioz etxera joan zen bakarra eta […]

#196 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 9. etapa

Egoitzek (@elizaso) 2017ko Frantziako Tourreko 9. etaparen mini podcast hau grabatu du. Bertan Porte (BMC) eta Thomas (SKY) bezalako txirrindulari garrantzitsuak etxera joan beharra nola izan duten kontatzen du. Horretaz gain berriro ere etapa garaipena photofinishean erabaki dela eta bertan Uran (CDT) kolonbiarra Barguil (SUN) frantziarrari nola gailendu zaion kontatzen digu.

#192 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 5. etapa

Egoitzek (@elizaso) 2017ko Frantziako Tourreko 5. etaparen mini podcast hau aurkezten digu. Bertan nola BMCek eta SKYk ihesaldia kontrolpean izan duten kontatzen digu. Ihesaldia aukerarik gabe geratu eta faboritoen artean Aru (AST) gailendu dela kontatzen du bertan.

Eguzki printzekin, gustura

2016ko abuztuaren 6a. Uda giroa bete-betean Euskal Herrian. Hemendik urrun, Rio de Janeiron, Olinpiar Jokoetako txirrindularitza proba. Canoasko zirkuitu sigi-sagatsua, eta dominen lehia iritsi zenean, txirrindulari batek baino gehiagok ospitalean bukatu zuen, Vista Chinesako bihurgune bihurrietan jasandako eroriko latzen ondorioz. Horien artean, Henao eta Porte. Urte erdi eta gero, Paris-Niza lasterketan pozarren bukatu dute biek, […]

#129 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 17. etapa

Ibanek (@piban) Alpeetako lehen etaparen laburpena egiten digu mini podcast honetan. Etapa Zakarinek (KAT) irabazi du eta faboritoen artean indartsuen Porte (BMC) agertu da Froomekin (SKY) batera.

Irabazteko baimena

James Bonden azken pelikula zinema aretoetan dagoela aprobetxatuta, zuen baimenarekin, Sky taldea eta MI6 zerbitzu sekretu britainiarra parekatuko ditut ondorengo lerrootan. Bond jaunaren pelikuletan, maiz, zerbitzu sekretuari men egin nahi ez diona izaten da gaiztoa, zitala. Bada, Sky taldean ere diziplina arazotxo bat edo beste izan dute Brailsfordek eta gainerako zuzendariek. Esate baterako, Sir Wigginsek […]