Zer moduz, aspaldiko?

Kataluniako Volta hastear da. Izar asko elkartuko dira bertako errepideetan, lehia ederra izango da ziur: Froome, Contador, Valverde, Mikel Landa… Bada, beharbada, oharkabean pasatuko den talde apalik: Kolonbiako Manzana-Postobon kontinental profesional mailakoa. Dena dela, talde horri buruz lerro batzuk idaztea ez da alferrikako lana. Izan ere, talde jaio berria da… baina ez da. Ryalcao Postobon […]

Sufritu ez, gozatu

Kolonbian kezkatuta omen daude. Ez dakite futbol selekzioko izarrak, Falcaok, Brasilgo Munduko Txapelketarako osatuko den. Dena dela, sufritu baino, herrialdeak gozatu beharko luke, izan ere, bere txirrindulariak bikain ari dira Italiako Giroan. Uranek erlojuz kontrako etapa irabazi zuen eta lider da. Horrekin nahikoa ez eta Uranen aurkari nagusienetakoa -nagusia ez bada- Quintana herrikidea da. Gainera, […]

Kiryienka, bila dabilena

Zumarragako etapa bukaerako aldapatzarrak zerbait argitu zigun: Martin eta Leipheimer jokoz kanpo geratu ziren. Lekunberrin bukatutakoak, ordea, ez du pistarik eman. Movistar taldeko Kiryienkak eraman du etapa Azpirozeko jaitsieran ihes eginda. Larunbatean, ozta-ozta ihes egin zion garaipenak Lizarran, baina gaur bai, gaur inork ezin izan du harrapatu. Bestalde, Kloden lider da. Azpiroz izan da eguneko […]

Hego Amerikara begira

Astearen hasieran Kolonbiako Colombia es Pasion taldeari buruzko erreportajea plazaratu zuen egunkari batek. Arrazoia? Haren burua ezagutzera ematen ari da talde hori eta egunotan Kataluniako Voltan da. Erreportajea irakurri eta neure burua lanean jartzea biak bat izan ziren. Betidanik izan diet sinpatia Hego Amerikako txirrindulariei eta haien peskizan bistadizoa eman diot tropelari. Kolonbian txirrindulariei pedaleroak […]