#357 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoa – 17. etapa

Espero bezala, 2019ko Frantziako Tourreko 17. etapan ihesaldiak izan du protagonismoa. Bertan bi euskaldun izan baditugu ere, Trentin (MTS) izan da indartsuena eta bakarrik iritsi da helmugara. Gorka Izagirre (AST) Omar Frailerekin (AST) ihesaldian izan bada ere, azkenean 6. postuarekin konformatu beharrean izan da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Alaphilippek (DQT) jarraitzen du lider.

Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatu duen podcast honetan, aipatutakoaz gain, Rowe (INS) eta Tony Martinen (TJV) arteko hika-mikaz aritzen da. Ondorioz Tourreko antolakuntzak lasterketatik kanporatzea erabaki badu ere, badirudi taldeak saiakeretan direla bi txirrindulariek jarraitu ahal dezaten. Azken erabakia bihar 11:00etan jakingo da.

Bihartik aurrera Alpeetako hiru etapa izango dira, aurtengo Tourreko garailea erabakitzeko etapak hain zuzen ere.

Oude-Kwaremonteko ibiltaria

Gilbert helmuga pasatzen 2017 Flandriako TourreanBalentria hitzarekin topo egiten du maiz txirrindularitzak. Txakalaldi hitzak ere. Bi horien artean ibili zen Philippe Gilbert 101. Flandriako Tourrean, eta azkenean, erakustaldia emanez lortu zuen garaipen gogoangarria. Ederki sufrituta, hori bai.

Muur Kapelmuur mitikoan hasi zen benetako lasterketa. Azken 100 kilometroetan sarturik, Tom Boonenek tropela luzatu, estutu eta bat baino gehiago ikusleak agurtzen harrapatu zuen. Horrela geratu ziren atzean kiniela guztietako bi faborito nagusiak: Greg Van Avermaet eta Peter Sagan. BMC eta Bora taldeak, hurrenez hurren, lo geratu ziren, eta minutu inguruko aldea bertan behera uzteko erre zituzten makinak. Lotto-Soudalek ere kale egin zuen, enegarrenez. Continue reading “Oude-Kwaremonteko ibiltaria”

SKY taldeak bi euskaldun izango ditu Tourrean

SKY taldea TourrerakoGaur eman du jakitera SKY taldeak aurtengo Tourrerako bere bederatzikoa eta tartean bi euskal txirrindulari izango dira: Mikel Nieve nafarra eta Mikel Landa arabarra. Continue reading “SKY taldeak bi euskaldun izango ditu Tourrean”